Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Azken eguneratzea: 2012/03/26

Eusko Jaurlaritzak 105 milioi bideratuko ditu oro har alokairua eta birgaitzea bultzatzeko laguntzetarako

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak 105 milioi euro bideratuko ditu laguntzetan, oro har alokairua eta birgaitzea bultzatzeko.

Hala ondoriozta daiteke Iñaki Arriola Etxebizitza sailburuak laster onartuko duen agindutik, bertan iragarri baitira etxebizitza eta lurzoruaren arloko hainbat laguntza ildo fi¬nantza aldetik estaltzeko esleitutako aurrekontu kredituen zenbatekoak, 2012. urteari dagokionez.

Iragarpen horri esker, herritarrei helarazitako informazio maila hobetu nahi da, herritarrak izango baitira laguntza sistema horien onuradunak, eta 2012ko aurrekontuan onartutako funtsen zuzkidurei dagozkie.

Laguntza horien artean dauden finantza neurriek, besteak beste, xede hauek dituzte: etxebizitza libre erabilia erostea, egiturako elementu komunak ohi bezala birgaitzearekin batera efizientzia energetikoa babesten duten etxebizitza eta eraikinak birgaitzea, igogailuak instalatzea, edota babes ofizialeko etxebizitzak sustatzera bideratutako lurzoru ondare publikoak osatzeko lurzorua erostea; horrez gain, alokairua bultzatzeko neurriak ere jaso dira.

Etxebizitza eta lurzoruaren arloan diruz lagun daitezkeen ildoak finantzatzeko honako konpromiso eta ordainketa kredituak hauek erabiliko dira, 2012ko ekitaldian emango direnei dagokienez:

Babes daitezkeen jarduketak2012201320142015

Gainerakoa
2036ra arte

GUZTIRA
 Etxebizitza libre erabilia erostea  100.000€           100.000€
 Birgaitzea  11.500.000€  11.640.000€        23.140.000€
 Etxebizitza babestuetara bideratzeko udaleko lurzoru ondareak sortzea  100.000€          100.000€
 Alokairua sustatzea  8.427.002€  5.038.000€  7.595.000€      21.060.002€
 2012ko Finantza Hitzarmenaren interes-tasak sorostea  450.000€  2.771.930€  5.543.860€  4.364.096€  47.480.114€  60.610.000€
 GUZTIRA  20.577.002€  19.449.930€  13.138.860€  4.364.096€  47.480.114€  105.010.002€
  • Alokairuaren sustapena atalean jasotzen diren diru laguntzak jardun hauetarako izango dira: babestutako alokairurako etxebizitzak sustatzea, bai etxebizitza berriak, bai birgaitutakoak; babestutako alokairuan eskaintzeko etxebizitzak erostea; zuzkidura bizitokiak sustatzea, eta landa eremuetan titulartasun publikoko etxebizitzak birgaitu eta alokairuan jartzea.
  • 2012ko Finantza Hitzarmenaren Sorospenak izeneko epigrafeak hauek betetzeko beharrezko interes-tasen oraingo eta etorkizuneko sorospena ordaintzea dakar: babestutako alokairurako etxebizitzen sustapena; babestutako alokairuan eskain¬tzeko etxebizitzak erosteko eragiketak; zuzkidura bizi¬tokien sustapena, eta lurzorua kostu bidez eskuratze¬ko eragiketak egiteko, edozein herri-administrazioaren lurzoru-ondare publikoak eratzeko, ondoren, ahal de¬la, babes publikoko sustapenera bideratzeko. Hala, alokairuko etxebizitzen sustatzaileentzat maileguen benetako kostua % 0koa izango da maileguaren indarraldiko lehenengo hamar urteetan, eta % 1ekoa hurrengo hamar urteetan.