Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

ESKAERARAKO DOKUMENTAZIOA AURKEZTEKO JARRAIBIDEAK

Jarraibide hauetan deskribatzen da nola aurkeztu behar den deialdian eskatzen den dokumentazioa. Kasu bakoitzean zehazten dira dauden aukerak.
Izapideak egiteko hautatu den bidea edozein dela ere, dokumentazioa paperean edo elektronika bidez aurkeztu daiteke, edo administrazioari datua lortzeko baimena eman dakioke.

A) ERAKUNDE ESKATZAILEARI BURUZKO DOKUMENTAZIOA


1.- Erakundearen diru-sarreren eta gastuen balantzea 2010ean. 

Paperean: erakundearen lege-ordezkaritza duen pertsonak sinatutako dokumentua.
Euskarri elektronikoan: dokumentu elektronikoa.

Eskaerarekin batera aurkezten bada, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko web orriaren bidez erantsiko da.
Eskaeraren ondoren aurkezten bada, www.euskadi.net-eko “Nire gestioak”-en bidez gehituko da. 

2.- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituela egiaztatzen duen agiria.

Paperean: Gizarte Segurantzaren betebeharrak bete dituela egiaztatzen duen Gizarte Segurantzaren ziurtagiria.
Euskarri elektronikoan: ondoren adierazitako dokumentuetako bat:

- Erakundeak Gizarte Segurantzarekiko ordainketa-betebeharrak bete dituela egiaztatzen duen Gizarte Segurantzaren ziurtagiriaren kopia eskaneatuta (pdf).
- Erakundeak Gizarte Segurantzarekiko ordainketa-betebeharrak egiaztatzen dituen Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoaren ziurtagiri elektronikoa.

Eskaerarekin batera aurkezten bada, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko web orriaren bidez erantsiko da.
Eskaeraren ondoren aurkezten bada, www.euskadi.net-eko “Nire gestioak”-en bidez gehituko da. 

3.- Entitate eskatzailea Gizarte Segurantzaren sisteman erregistratuta ez badago:

3.1.- Zirkunstantzia hori egiaztatzen duen Gizarte Segurantzaren ziurtagiria.

Paperean: Gizarte Segurantzaren ziurtagiria.
Euskarri elektronikoan: ondoren adierazitako dokumentuetako bat:

- Gizarte Segurantzaren ziurtagiriaren kopia eskaneatuta (pdf).
- Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoaren ziurtagiri elektronikoa.

3.2.- Entitatea Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharretan egunean dagoela jasotzen duen erantzukizun-deklarazioa.

Eskaerarekin batera aurkezten badira, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko web orriaren bidez erantsiko da.
Eskaeraren ondoren aurkezten badira, www.euskadi.net-eko “Nire gestioak”-en bidez gehituko da. 

4.- Lege-ordezkaritzaren egiaztapena. Eskaera sinatzen duen pertsona erakundearen estatutuen arabera ordezkaritza hori ez duen pertsona bat denean bakarrik (eskaeraren erantzukizun-aitorpenetan adierazia):

Paperean:  Ordezkaritza-inprimaki normalizatua.
Euskarri elektronikoan: Ordezkaritza-inprimaki normalizatuaren kopia eskaneatua (pdf).

Eskaerarekin batera aurkezten bada, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko web orriaren bidez erantsiko da.
Eskaeraren ondoren aurkezten bada, www.euskadi.net-eko “Nire gestioak”-en bidez gehituko da. 

B) GARATU BEHARREKO JARDUERARI BURUZKO DOKUMENTAZIOA. I. ERANSKINA


ESKAERA AURREZ-AURREKOA BADA:

  • ESKAERA-ORRIA. Paperean.
  • I-A ERANSKINA. AURKEZTUTAKO JARDUERAREN FORMULAZIOA. Euskarri informatikoa (adibidez CDa).
  • I-B ERANSKINA. AURKEZTUTAKO JARDUERAREN DATU EKONOMIKOAK. Euskarri informatikoa (adibidez CDa).

ESKAERA TELEMATIKOA BADA:

Aplikazio informatikoan eskatutako informazioa bete beharko da.

C) ORDAINKETA GAUZATZEKO DOKUMENTAZIOA. LEHEN ALDIZ AURKEZTEN DIREN EDO BANKU DATUETAN ALDAKETAK EGIN DITUZTEN ERAKUNDEENTZAT SOILIK.


Paperean:
- “Hirugarren Interesdunaren Datuen Alta” deitutako fitxa.
- Erakundearen identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.

Euskarri elektronikoan:
- "Hirugarren Interesdunaren Datuen Alta” deitutako fitxaren kopia eskaneatuta (pdf).
- Erakundearen identifikazio fiskaleko txartelaren kopia eskaneatua (pdf).

Eskaerarekin batera aurkezten bada, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko web orriaren bidez erantsiko da.
Eskaeraren ondoren aurkezten bada, www.euskadi.net-eko “Nire gestioak”-en bidez gehituko da. 

 

Azken eguneratzea: 2011/11/16