Departamento de Empleo y Políticas Sociales

Bikotekideak edo bikotekide ohiak, zuri bezala, kalte egin dien emakumeentzako diru-laguntzak (erraz irakurtzeko bertsioa)

Oinarrizko informazioa

Zertarako dira laguntza horiek?

Zure bikoteak edo bikote ohiak
kalte fisikoa edo emozionala eragin dizula-eta,
jasandako kalteak gainditzeko,
independentea izateko eta dirurik ez duzulako
berarekin jarraitu behar ez izateko dirulaguntza bat emango zaizu,
bizitza berri bat has dezazun eta
gizartearen parte sentitu zaitezen.

 

Laguntza hori jasotzeko zer baldintza bete behar duzu?

  • Kalte egin dizun pertsonarekin jada
    inolako bikote-harremanik ez izatea.

  • Epaile batek egindako dokumentua edukitzea,
    zu babesteko agindua edo sententzia bat jasotzen duena.

  • Dokumentu horretan esango da
    gizon hori ezin dela zugana hurbildu,
    ez eta zurekin harremanetan jarri ere;
    hau da, ezingo dizula hitz egin eta ezingo dela zugandik hurbil egon,
    ezingo dizula mezurik edo whatsappik bidali ez eta telefonoz deitu ere.

    Dokumentu hori, baina, ez da epea amaituta egongo, eman zenetik urte
    bete baino gutxiago eduki beharko du.

  • Euskadiko udalerri batean erroldatuta egon beharko duzu eta bertan bizi
    gutxienez azken sei hilabeteetan jarraian.

  • Langabezian egotea, lan-kontraturik ez izatea.

Noiz ezingo duzu laguntza hori jaso?

  • Laguntza lehenago ere jaso baduzu.
  • Dagoeneko jaso baduzu edo une honetan jasotzen ari bazara
    Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE)
    bikotearen edo bikote ohiaren indarkeria jasan duten emakumeentzat
    ematen duen Gizarteratzeko Errenta Aktiboa (RAI).
  • Foru Ogasunarekin zorrak badituzu.
  • Gizarte Segurantzarekin zorrak badituzu.

    Dituzun diru-sarrerak lanbide arteko gutxieneko soldataren
    % 75a gainditzen badute.
    (Gaur egun, soldata hori 675 eurokoa da pertsona bakoitzeko)

    Ekonomikoki zure ardurapean dauden pertsonak egonez gero
    (seme-alabak batez ere),
    guzti horien diru-sarrerak eta zureak
    batu egingo dira.

    Familiako pertsonen kopuruarekin
    zatitzen badugu zenbateko hori eta emaitza
    675 euro baino gehiago bada,
    ez duzu laguntza jasotzeko eskubiderik izango.

    Zure familiakoren batek 675 euro baino gehiago irabazten badu,
    ez da kontuan hartuko
    zure ardurapean dagoen pertsona bezala.
  • Zure ardurapean norbait badaukazu, diru gehiago jasoko dugu.
  • Zure foru-aldundiak aitortutako desgaitasunen bat badaukazu zuk
    zeuk edota zure ardurapean dauden pertsonek, diru gehiago jasoko duzu.

 

Zenbatekoak

Emakumea, bere ardurapean inor ez duena

Emakumea, familiako edo adingabe bat ardurapean duena

Emakumea, familiako edo adingabe bi ardurapean dituena

Desgaitasunik ez duen emakumea

2.556 €

5.112 €

7.668 €

% 33 edo gehiagoko desgaitasuna duen familiako edo adingabe bat ardurapean duen emakumea

 

7.668 €

10.224 €

% 33 edo gehiagoko desgaitasuna duen emakumea

5.112 €

7.668 €

10.224 €

% 33 edo gehiagoko desgaitasuna duen emakumea, % 33 edo gehiagoko desgaitasuna duen familiako edo adingabe bat duena bere ardurapean

10.224 €

10.224 €

 % 65 edo gehiagoko desgaitasuna duen emakumea, % 65 edo gehiagoko desgaitasuna duen familiako edo adingabe bat duena bere ardurapean.

10.224 €

10.224 €

Nola ordaintzen da diru-laguntza?

  • Dirulaguntza dena batera ordainduko da.
  • Ebazpena jaso eta egun gutxira ordainduko zaizu.
    Ebazpena da dirulaguntza jasoko duzula eta zenbat jasoko duzun
    jakinarazteko bidaliko zaizun egiaztagiria.
  • Laguntza eskatzerakoan adierazi zenuen bankuko kontuan sartuko zaizu
    dirua. 
    Beraz, kontu horrek aktibo egon beharko du,
    dirua jaso arte behintzat.

    • Dirulaguntza dena batera ordainduko da.
    • Ebazpena jaso eta egun gutxira ordainduko zaizu.
      Ebazpena da dirulaguntza jasoko duzula eta zenbat jasoko duzun
      jakinarazteko bidaliko zaizun egiaztagiria.
    • Laguntza eskatzerakoan adierazi zenuen bankuko kontuan sartuko zaizu
      dirua.
      Beraz, kontu horrek aktibo egon beharko du,
      dirua jaso arte behintzat.