Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Bikotekideak edo bikotekide ohiak, zuri bezala, kalte egin dien emakumeentzako diru-laguntzak (erraz irakurtzeko bertsioa)

Oinarrizko informazioa

Zertarako dira laguntza horiek?

Zure bikoteak edo bikote ohiak kalte fisikoa edo emozionala eragin dizula-eta, jasandako kalteak gainditzeko, independentea izateko eta dirurik ez duzulako berarekin jarraitu behar ez izateko dirulaguntza bat emango zaizu, bizitza berri bat has dezazun eta gizartearen parte sentitu zaitezen. 

Laguntza hori jasotzeko zer baldintza bete behar duzu?

  • Kalte egin dizun pertsonarekin jada inolako bikote-harremanik ez izatea.
  • Epaile batek egindako dokumentu zehatz bat edukitzea, hain zuzen ere, zu babesteko agindua edo sententzia bat. Dokumentu horrek jasoko du gizon hori ezin dela zugana hurbildu, ez eta zurekin harremanetan jarri ere; hau da, ezingo dizula hitz egin eta ezingo dela zugandik hurbil egon, ezingo dizula mezurik edo whatsappik bidali ez eta telefonoz deitu ere. Dokumentu horren balio-epea indarrean egon beharko da eta ezin du 2 urte baino gehiagoko antzinatasuna izan hasten den egunetik. Bestalde, administrazio-akreditazio bat eskura dezakezu, gehienez ere 6 hilabeteko antzinatasuna duena. Dokumentu hau zure gizarte-langilearen bitartez lor dezakezu.
  • Eskaera egiten den momentuan Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea.
  • Lanbiden altan egotea eta langabezian egotea, hau da, lan-kontraturik ez izatea.

Noiz ezingo duzu laguntza hori jaso?

  • Laguntza hau beste behin ere jaso baduzu biktimario beragatik.
  • Sexu-indarkeriaren biktimentzako laguntza ekonomikoa jaso baduzu.
  • SEPEk (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa) bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeria jasan duten emakumeentzako ezohiko langabezia-sorospena kobratzen ari bazara.
  • Lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75 baino diru-sarrera gehiago baduzu (gaur egun, LGS 1.221,00 euro da pertsona bakoitzeko).
  • Ekonomikoki zure ardurapean dauden pertsonak badituzu (seme-alabak, batez ere), pertsona horien guztien diru-sarrerak zureei gehituko zaizkie.
  • Kopuru hori familiako pertsona-kopuruarekin zatitzen badugu eta emaitza 915,75 eurotik gorakoa bada, ez duzu laguntza jasotzeko eskubiderik izango.
  • Gehiago kobratuko duzu ardurapeko pertsonak badituzu.
  • Gehiago kobratuko duzu zuk zeuk edo zure ardurapeko pertsonek dagokizu(e)n Foru Aldundiak aitortutako desgaitasunen bat baduzue.

 

Zenbatekoak
  Ardurapeko pertsonarik gabe Senide batekin edo bere ardurapeko adingabea Senide bi edo gehiagorekin edo bere ardurapeko adingabeak; edo senide bat eta ardurapeko adingabe bat
Desgaitasunik gabeko biktima 3.420,00 € 6.660,00 € 9.540,00 €
% 33ko desgaitasuna edo handiagoa duen biktima 6.660,00 € 9.540,00 € 12.420,00 €
Bere kargura senide edo adingabe bat duen biktima, % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duena   9.540,00 € 12.420,00 €
% 33ko desgaitasuna edo handiagoa duen biktima, bere kargura % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duen senide edo adingabe bat duena   12.420,00 € 12.420,00 €
% 65eko desgaitasuna edo handiagoa duen biktima, bere kargura senide edo adingabe bat duena   12.420,00 € 12.420,00 €
  • Dirulaguntza behin bakarrik ordainduko da.
  • Ordainketa ebazpena jasotakoan egingo da. Ebazpena da dirulaguntza eta kobratuko duzun zenbatekoa emango zaizkizula jakinaraziko dizun ziurtagiria.
  • Ordainketa laguntza eskatu zenuenean adierazi zenuen kontua korrontean egingo zaizu. Beraz, kontu horrek aktibo egon beharko du gutxienez ordainketa jaso arte.