Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako dirulaguntzak 2026

[genero_indarkeria_biktimak_laguntzak]

Deskribapena


Xedea

Bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntza ekonomikoa ematea, tratu txarren egoera horretatik ateratzeko eta independentzia ekonomikoa eta gizarteratzea errazteko.

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntzaren zenbatekoak:

Laguntzaren zenbatekoa bere ardurapean dituen pertsonen eta desgaitasuna duten pertsonen araberakoa da.

 Ardurapeko pertsonarik gabeSenide batekin edo bere ardurapeko adingabeaSenide bi edo gehiagorekin edo bere ardurapeko adingabeak; edo senide bat eta ardurapeko adingabe bat
Desgaitasunik gabeko biktima3.420,00 €6.660,00 €9.540,00 €
% 33ko desgaitasuna edo handiagoa duen biktima6.660,00 €9.540 €12.420,00 €
Bere kargura senide edo adingabe bat duen biktima, % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duena 9.540,00 €12.420,00 €
% 33ko desgaitasuna edo handiagoa duen biktima, bere kargura % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duen senide edo adingabe bat duena 12.420,00 €12.420,00 €
% 65eko desgaitasuna edo handiagoa duen biktima, bere kargura senide edo adingabe bat duena 12.420,00 €12.420,00 €

 

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza behin bakarrik ordainduko da eta ordainketa ebazpena jasotakoan egingo da (postaz edo telematikoki aukeratutako kanalaren arabera) eskatzaileak dirulaguntza eskatzean adierazitako kontua korrontean; beraz, kontu horrek aktibo egon beharko du, gutxienez, ordainketa egin arte.

Informazio gehigarria

 Irakurketa errazeko bertsioa eskuragarri duzu goiko estekan.

Nori dago zuzenduta


Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak.

Betekizunak

  • Erasotzailearekin edo ustezko erasotzailearekin behin betiko amaitu izana bikote harremana.
  • Eskabidea egiten den momentuan indarrean dagoen genero-indarkeriaren biktima-egiaztagiri judizialaren bat izatea, betiere egiaztagiria indarrean sartzen den unetik dirulaguntza eskatzen den egunera arte bi urte baino gehiago igaro ez badira; edo gehienez sei hilabeteko antzinatasuna duen administrazio-egiaztagiria izatea.
  • Eskaera egiten den momentuan Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea.
  • Lanbiden altan egotea eta langabezian egotea, hau da, lan-kontraturik ez izatea.
  • Diruaguntza hau bateraezina da: biktimario beragatik dirulaguntza beste behin kobratu baduzu; sexu-indarkeriaren biktimentzako laguntza ekonomikoa kobratu baduzu; edo bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeria jasan duten emakumeentzako ezohiko langabezia-sorospena kobratzen ari bazara, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (lehengo RAI) ematen duena.

  • Prozedura izapidetzen den bitartean, interesdunak baldintza guztiak bete eta mantendu behar ditu. Aldaketaren bat izanez gero, berehala jakinarazi beharko duzu.
  • Gehieneko diru-sarreren muga ez gainditzea; hain zuzen, indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren %75ari dagokiona, aparteko bi ordainsariri dagokien zati proportzionala kontuan izan gabe.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa > Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa / Ongizate Sailburuordetza > Bizitza Beterako Laguntzen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0082409

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk