Azken eguneratzea: 2013/10/23
XXX Euskal Herriko Artzai Gazta Txapelketa
Euskal Herriko 4 probintzietako lehiaketetan sailkaturiko lehen 10 gazta onenekin egingo da lehiaketa.
Ostirala urriaren 25ean, Idiazabalen XXX Euskal Herriko Txapelketa - Idiazabal Artzai Gazta Lehiaketa ospatuko da, Artzai Gazta Elkarteak antolatuta.
Eusko Jaurlaritzatik, Bittor Oroz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politako sailburuordea, Eduardo Aguinaco, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria eta Peli Manterola, Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendaria, bertaratuko dira.
Txapelketa, Euskal Herriko 4 probintzietako lehiaketetan sailkaturiko lehen 10 gazta onenekin egingo da.
Honekin batera, eskualdekoak diren artzaiak, udara Urbian igaro ondoren, etxerako bidaian, artaldarekin herriko kalea zeharkatzen ikusteko aukera eskainiko da eta erretiratzen gaztagileei ere, omenaldia egingo da, KAIKU sariak.
Familia osoarentzako moduko festa izango da, txikienek ere gazta egiten eta artilearekin jantziak nola egiten diren erakusten diren tailerretan parte hartu ahal izango baitute.
Goizean zehar Artzai Gazta baserrietako gazta eta produktuak salgai egongo dira. Arkume erre eta "Artzai Gazta" gazta pintxoak, taloak, Sagardoa, Txakolina eta Arabar Errioxako Ardoa izango dira ere.