Departamento de Alimentación, Desarrollo Rural, Agricultura y Pesca

Guraso/hezitzaile eta haurren elkar ulertzea

Euskal herriko unibertsitatea

Guraso/hezitzaile eta haurren elkar ulertzea: zigorrak, xantaiak eta mehatxurik gabeko harremanak

Izenburua

Sarritan, guraso eta hezitzaileak gauza bera 100 aldiz esaten dugun inpresioa izaten dugu, tonu guztietan, haurrek kasu egin baino lehen. Eta honekin batera gure amorrazioa handitzen doa, eta geure pazientziak gainezka egiten du. Aldi berean, zailtasunak izan ditzakegu gauza bat debekatzeko orduan, exijitzeko orduan… “Ez” esatea kosta egiten zaigu edo gehiegitan esaten dugu.
Maiz nahiago genuke beste era batera egin, autoritarismoaren, xantaiaren eta nahigabearen artean oreka edo erdiko neurria aurkitu, baina ez dugu beste baliabiderik aurkitzen. Eta sarritan gaizkiulertuak sortzen dira… Igeri egiten, gidatzen, sukaldean ikastea normaltzat hartzen dugu… Gure autoritatea mantendu behar dugu, autoritarioa izan gabe. Seme-alabekin komunikatzen ere ikas daiteke! Nola hitz egin haurrei, haiek entzun diezaguten… Nola entzun, hitz egin dezaten…

Modalitatea: Aurrez aurrekoa
Kredituak: % 80ko bertaratzea (bertaratze-orrietako sinadurak hartuko dira kontutan). Lan pertsonala egin, aurkeztu eta irakaslearen balorazio positiboa.

Informazio gehiago
Fecha de la última modificación: 05/05/2014