Departamento de Alimentación, Desarrollo Rural, Agricultura y Pesca

Eneritz: "Sekulako esperientzia izan zela errepikatu behar dut, oso lagun onak nituelako eta batez ere oporrak pasatzeko beste modu bat aurkitu nuelako" (Palma de Mallorca)


Kaixo:

Pasaden udan Mallorkan egon nintzen 25 egun pasatzen. Ume atzeratuen udako eskola batean egin nuen lan eta hasieran oso lan nekagarria eta gogorra iruditu arren, nire bizitzako esperientziarik politena izan zela esango nuke.

Eusko Jaurlaritzara joan nintzenean auzolandegi bat aukeratzera Euskal Herritik kanpoko nonbaitera joateko gogoak nituen eta horrexegaitik Mallorka ikustean aukera ona ikusi nuen opor eguzkitsuak izateko. Ondoren zein nola auzolandegia zen ikustean oso pentsatu eta gero eta nire amak oso lan gogorra zela behin eta berriro errepikatu eta gero, apuntatu nintzen.

Auzolandegia hasi baino hiru egun lehenago hara joan eta Bilboko beste bi neskak han zeudela ikusi nuen. Oso azkar lagunak egin ginen eta Espainiako beste neska mutilak etortzeko irrikitan geundela aitortu behar dut. Hurrengo hiru egunetan ailegatu ziren eta azkar samar talde oso interesgarria eta oso polita osatu genuen. Etxe batean bizi ginen guztiok, 14 ginen, Gran Hermano bezalako etxe bat zela esango nuke. Astean zehar 5 ordu lan egiten genuen, batzuetan goizez beste batzuetan eguerdian eta besteetan arratsaldez. Lehenego 3-4 egunetan oso lan gogorra eta nekagarria zela konturatu nintzen, baina egunak joan egunak etorri hain gogorra ez zela konturatu nintzen. Han mota askotako atzerapenak zeuden: atzerapen fisikoak, sikikoak, autistak, etb. Hala ere neska mutil bakoitzak atzerapen gradu desberdinak zituen eta batzutan haiek ere oso atzerapen handia zutenei laguntzen zuten. Gehienak oso majuak ziren eta gehinetan barre asko egiten genuen haiekin. Batzuetan hondartzara joaten ginen eta oso ondo pasatzen genuen haiekin. Beste batean txango bat egin genuen Mallorkako beste puntako herri batera. Trenezko txangoa izan zen eta jolasten eta abesten igaro genuen bidai osoa. Esan beharra dago, haiengandik asko ikasi nuela eta garrantsitzuena, haiengatik pena ez izatera ikasi nuen, haiek haien arazoak dituzte beste neska mutilak bezalakoak ez direlako baina haien erara bizitzen ikasi dute, haiek eta haien familiak. Horrexegatik oso zoriontsu bizi dira.

Eskola alde batera utzita, gure denbora librean hondartzara joaten ginen edota larunbateetan eta igandeetan txangoak egiten genituen gure kabuz. Igande batean Palma de Mallorka ikustera joan ginen eta oso hiri interesgarria zela konturatu nintzen, Mallorka ez dela hondartza bakarrik.Gauez ere irteten ginen, batez ere nire taldea 18-23 urte bitartekoa zelako eta guztiok jaia asko maitatzen genuelako. Etxean ere jaiak prestatu genituen han bizi ziren beste boluntarioekin pasatzeko.

Sekulako esperientzia izan zela errepikatu behar dut, oso lagun onak egin nituelako eta batez ere oporrak pasatzeko beste modu bat aurkitu nuelako. Aurten errepikatzeko gogoak ditut eta pasaden urtekoa bezalakoa bada berria errepikatuko dut beste urteetan.

Agur Bero bat.

Eneriz, 19 urte, Basaurikoa

Fecha de la última modificación: 04/08/2005