Iparraldeko Oianlekuko harrespilak
Panorama: Oianleku Norte 
Modelo 3D: Oianleku Norte 
Geografia koordenatuak: x: 595.354; y: 4.789.920; z: 612
Guztira 7 harrespilek osatzen dute multzoa. Nabarmentzekoa bi zirkulu sekantek osatutako egitura. Lehenbizikoa, 9.5 metroko diametrokoa, 29 lekukok
osatzen dute; metro bete eta 0.1 metro bitarteko altuera dute lekuko horiek. Bigarrena, 6.8 metroko diametrokoa da eta 18 lekukok osatzen dute; 0.4 eta 0.1
metro arteko altuera dute lekuko horiek.
Inguruan beste 6 harrespil daude, lekuko askoren faltan. Horietatik bik zirkulu sekanteen eskema errepikatzeko itxura dute, deskribatutakoaren modu berean.