Departamento de Alimentación, Desarrollo Rural, Agricultura y Pesca

Iskulingo trikuharria

Panorama: Iskulin 360º panorama - Ikonoa

Jaizkibelgo satelitearen ikusmen orokorra Iskulingo trikuharriko satelitearen ikusmena

Geografia koordenatuak: x: 593.682; y: 4.800.570; z: 433

Iskulingo trikuharria

Bederatzi metroko diametroko eta metro bateko altuerako tumulu bat dauka. Erdian krater bat ageri da, 3 metroko diametrokoa eta sakoneran metro bete baino zertxobait txikiagoa. Bloke batzuk pilatzen dira krater horretan.

On Jose Migel Barandiaranek deskubritu zuen. Haren deskribapenaren arabera, 1935ean 16 metroko diametroko tumulu bat zeukan eta ganbarak hiru lauza zituen.

Oso hondatuta dago gaur egun; izan ere, udazkenean ehizarako parada moduan erabiltzen dute. Duela hogei bat urtetik hona behin eta berriro ohartarazi zaie horra jotzen duten ehiztariei, baina ezer gutxirako balio izan du (Altuna, Armendariz, del Barrio, Etxeberria, Mariezkurrena et al. 1990).