Egiarko harrespilak
Panorama: Egiar 
Geografia koordenatuak: x: 594.837; y: 4.794.977; z: 320
Zazpi harrespilez osatutako multzoa da. Gehienak ondo mantentzen dira eta lepo osoan hedatzen dira bata bestearen ondoan. Handienak 7.50 metroko
diametroa dauka eta 20 lekuko ditu. 1.75 metroko altuerako menhir edo iruinarri bat da lekuko horietako bat.
Lekuko garai hori lurrean etzanda zegoen eta 1967an jarri zuten zutik, J. Altunak leku horretan egindako indusketaren ondoren.
Harrespil txikiena oso txikia da: 2 metro baino ez du neurtzen haren diametroak, eta hori ez da batere ohikoa. 6 lekukok osatzen dute.
Beste harrespiletako batek 3.60 metroko diametroa dauka. Gainerakoak 5.50 metrotik gorakoak dira.