Basateko harrespilak
Geografia koordenatuak: x: 595.290; y: 4.789.980; z: 630
Sei harrespilez osatutako multzoa da.
Harrespilek 2.5 eta 8 metro arteko diametroa dute, 2.5 txikienak eta 8 handienak. Horien artean bi, bloke txiki ugariz osaturik daude. Hirugarrena, 8
metroko diametroa duena, ageriko 10 lekukok osatzen dute; lekuko horietatik 6 nabarmentzen dira, 0.45 eta 0.2 metro bitartean altxatzen baitira lurretik.