Arritxulangañako harrespilak
Geografia koordenatuak: x: 597.950; y: 4.789.135; z: 830
10 harrespilez eta 2 tumuluz osatutako multzoa da. Gehienak bilduta daude, multzo nagusitik 50 bat metro SW-ra kokaturiko bi harrespil izan ezik.
Harrespilek 3.5 eta 6.5 metroko diametroa dute. Ageriko lekuko gutxien duenak 6 ditu eta gehien duenak, berriz, 25.
Monumentu horien artean hainbat harri dauden lurrean sartuta. Litekeena da harri horiek jada desagertutako antzeko beste monumentu batzuk osatu izana,
edo deskribatutakoekin lotura eduki izana.