Kalea liburutegira ekarri
Maitasunez irakurri
Deskribapena: Pertsona batek liburu bat oparitzen dio beste bati. Ez da liburutegiko liburu bat. Norberak daukan liburu bat da, edo beste batentzat erosi duena. Zerbaitengatik ere, pertsona jakin bati beste pertsona jakin batentzat egokia iruditzen zaion liburua. Liburutegiak poltsak edo saskiak dauzka, erraz irits daitekeen liburutegiko leku batean ipiniak. Liburu bat oparitu nahi duen pertsonak bestearen argazki bat jartzen du edo liburuan haren izen-abizenak idazten ditu. Liburua poltsan uzten du. Liburuan ohar bat uztea edo ez uztea, eskaintza bat idaztea edo ez idaztea, hori norberaren aukera da. Garrantzitsua da ohol batean, leku ikusgairen batean, liburu bat eskaini zaion pertsonaren izena agertzea. Ahotik ahorakoa sustatu. Liburuak oparitzen zaizkien pertsona guztiak ez dira liburutegira maizenik joaten direnak izango. Liburutegiko zerbitzuak liburu bat jaso duen pertsonari deitzen dio, liburu bat duela zain esateko.
Elkarrekin irakurri
Deskribapena: Liburutegia herri edo hiriko talde desberdinei zabaldu, elkarte edota kultura komunitateei, liburutegian bertan leku bat hartzera gonbidatuz. Aurren-aurrenik, komunitate horrek nahitaezkotzat jotzen dituen liburuen zerrenda (mugatu) bat proposatzera gonbidatzen dira. Liburutegiak zerrendako liburuak erosi eta aurkeztu egiten ditu. Era horretan, hautaturiko taldearen kultura ekarpenarekin aberasten da liburutegia, talde horrek komunitate osoarentzat adierazten duen kultura aberastasuna sinbolizatuz.Funtsezkoa da topaketa hori, liburuaren eta kulturaren bidezko truke hori, jendaurrean egitea. Jendea, prentsa eta komunikabideak oro har bertan direla.
Prozedura: Liburuzaina bere herri edo hiriko komunitateren batekin harremanetan jartzen da. Leku sinboliko bat eskaintzen dio, liburutegian parte hartzen dutela sentitzeko gonbidapen bat. Liburutegiak liburu zerrenda bat eskatzen dio delako komunitateari, haren iritziz bertan egon beharko luketen liburuek osatua: komunitate horrentzat funtsezkoak diren liburuak izango dira, hizkuntz arrazoiengatik, arrazoi praktiko edo sinbolikoengatik. Eskatutako liburuak lortzen direnean, komunitate horren ordezkariak liburutegira gonbidatzen ditu. Komunitateak liburu bat oparitzen dio liburutegiari. (Liburutegia guztiona da; denon artean elikatzen dugu).
Harrotasunez irakurri
Deskribapena: Nagusiki haurrei zuzendua. Tatuaje itsasgarriak eskainiko zaizkie, besoan eramateko (edo leku ezkutuagoetan). Egitasmoaren logoa da itsasgarri horren irudia.Liburutegiak banatu egiten du tatuajea maileguan emandako liburua itzuli eta irakurri dutela dioten gazteen artean. Itsasgarriak liburu bat irakurri dela esan nahi du. Irakurtzeak uzten duen arrastoa da. Egitasmoaren "indarraldiko" hiru astetan banatuko dira itsasgarriak. (Egitasmoaren "latentetasun" aldietan, badago "puntuak" metatzeko aukera ere, itsasgarri gehiago eskuratu ahal izateko. Kasu bakoitzean zehaztu beharreko auzia da.) Liburu bat irakurtzeak arrastoa uzten du. Liburu bat irakurtzea zerbait bizitzea da. Aztarren bat uzten digu barren-barrenean. Arrasto hori ikusarazi nahi da, kanporatu egin nahi da: azaleratu, azalera ekarri. Itsasgarriak, irakurlearen tatuaje gisara, harrotasunez erakusten du liburu bat, bi, liburu asko irakurri direla
Ozen irakurri
Deskribapena: Herri edo hiriko jendea liburu bat gomendatzera gonbidatu.Mintzaleku librea. Jendearen iritzi askeak, jende ezaguna nahiz ezezaguna izan.Ez da hitzaldi bat, aholku bat baizik. Iraupena minutu batetik 15 minutu bitartekoa izan daiteke. Liburu bat gomendatu eta hiru arrazoi emateko, arrazoi pertsonalak, emotiboak, ez jakitun baten arrazoiak emateko, batek behar duen denbora. Hala, ez da beharrezko ez literaturan jantzia izatea, ezta trebetasun oratorio berezirik izatea ere, ekintza honetan parte hartzeko. Pertsonatik pertsonara, bihotzetik bihotzera, aholku bat ematen ausartzea da.
Público: Publiko irakurzalea batez ere. Baina kaleko jendea bere liburua gomendatzera gonbidatzen badugu, haren inguru hurbila ere erakarriko dugu, lagunak edota familia. Honek ez du ekitaldi itxia izan behar, joan-etorrian dabilen jendearena baizik: alde batetik, zerbait gomendatzen duen jendea, eta, bestetik, sartu, tarte batez entzun eta alde egiten duen jendea. Joan-etorri horrek, ekitalditik nahi denean ateratzeko aukera izateak, publiko mota aberastuko du, eta sarbidea erraztuko dio liburutegiarekin eta irakurketarekin ohituta ez dagoen jendeari.
<< Irakurri 2006 itzuli