Liburutegia kalera eraman
Kalean irakurri
Deskribapena: Gutxi irakurtzen duen jendea ez da liburutegira joaten. Lan ildo honetatik, liburutegia irakurleen bila ateratzea da helburua. Liburutegia kalera ateratzen da, kulturarekin itxuraz zerikusirik ez duen testuinguru batera: aisialdizko espazioetara, erosketazkoetara, gizartekoitasun informalera… Liburutegiak liburuak eskainiko ditu, jendea liburutegira noiz joango liburu bila zain egon gabe. Liburutegiak oraindik ere bazkide ez direnei ere liburuak maileguan hartzen uzten die (gonbidapen bat da). Tratu pertsonalizatua da, pertsona bakoitzarentzat interesgarri izan daitezkeen gaiak, ondoena egokituko zaion liburu mota, etab. bilatuz. Irakurleak banaka-banaka irabazten dira.
Prozedura: ELiburutegiko lantaldeak erabakitzen du zer lekutan, hiriko zer espaziotan, nahi duen ekintza garatu. Asteko azoka izan daiteke edota tragoak hartzekoa, haur parkea edota auzoko jaiak. Liburutegia, sinbolikoki, aukeratutako lekura aldatzen da. Testuinguruaren arabera, liburutegiko lantaldeak liburu sail bat aukeratzen du, a priori interesik gehiena sor ditzaketenak. Ordenagailu bat ere eramango du, liburutegiko liburuen, material ikus-entzunezkoen eta informatikoen funtsak kontsultatzeko -eta erakusteko-, eta baita ELSN guztiarena ere (orobat eraman eta erakutsiko dira ELSNren liburuxkak, diptikoak eta material inprimatua). Jendeari liburuak eskaintzen zaizkio, haien gustu eta itxaropenen gainean berriketan aritu ondoren. Jendeak liburuak etxera eraman ditzake, bazkide egin gabe, besterik gabe gutxieneko datu batzuk emanez. Nahikoa izango da izena, NAN eta telefonoa uztea. (Geroago, liburua itzultzerakoan, bazkide egiteko aukera eskainiko zaie, baldin liburuak jasotzen jarraitu nahi badute). Hilabete baten buruan, liburutegia liburuen bila joango da, delako pertsonak liburutegira joan nahi ez badu edo joan ezin bada.
Espaloietan irakurri
Deskribapena: Giza kate batek Liburutegira daramaten espaloiak margotzen ditu. Seinaleak marrazkien eta grafittien bidez eginak izan daitezke. Bakoitzak nahi duena marraztuko du, dela gezi bat, dela letra bat, edo hitz bat, marrazki bat, bata bestearekin lotuz, harik eta kolorezko kale bat osatu arte, Liburutegira daraman kalea. Liburutegiaren inguruan esku hartzea da helburua, auzoan, inguruko kaleetan, irakurketaren eta kulturaren aldeko bidea erakusteko. Ekintza honek, seguru aski, ikastetxeen lankidetza beharko du. Haien inguruan, eta era guztietako elkarteen inguruan, badela jenderik segurtatu. Musikarekin eta entretenimenduekin giroa biziagotu. Ekintza hau, era guztietako publikoei zabalik dagoen arren, zehatzago, familiei zuzendua da bereziki. Ikastetxeen lankidetzarekin, eskolako komunitatea, haurrak eta gazteak, erakarri ahal izango dira.
Dendetan irakurri
Deskribapena: Liburutegiak bere funtsak eskaintzen ditu, auzoko dendek erakuts ditzaten. Hala, helburua da harategian haragiarekin, etxeko abereekin, baserriekin, gastronomiarekin, zoologiarekin… lotutako liburuak erakustea, edota beldurrezko edo historiako eleberriak, nolabait ere harategiaren munduarekin loturik egon daitezkeenak. Arrandegian beste era bateko liburuak erakutsiko dira, arrainekin, ibaiekin eta itsasoekin, arrantzako eskuliburuekin zerikusia dutenak, argazki albumak, etab.
Prozedura:
- Denda bakoitzak aukeratzen ditu, liburuzainaren laguntzarekin eta haren ikuskaritzapean, erakutsi behar dituen liburuak. Liburutegiaren funtsekoak dira.
- Denda bakoitzak bere erakusleihoak dekoratzen ditu (Talde Laguntzailearen lankidetzarekin)
- Liburutegiak marrazkigintza lehiaketa bat (6-11 urte) eta argazkigintza lehiaketa bat (12-15 urte) antolatzen ditu. Dendak eta dendako liburuak da gaia. Denda bat aukeratu, bertan dauden gaiarekin edo liburuekin, eta marrazkiak edo argazkiak egin.
- Irabazleak ezagutarazten dira.
- Hurrengo aste aktiboan lanak erakutsi egingo dira eta irabazleei sariak emango zaizkie.
<< Irakurri 2006 itzuli