Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Zer dira etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko Next Funtsak?

Next Generation EU Funtsak Europar Batasunak COVID-19ren pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko diseinatutako suspertze-tresna dira.

"Etxebizitza Birgaitzeko eta Hiria Berroneratzeko Plana" ezartzen du Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plan Nazionalaren 2. osagaiak, eta haren helburu nagusien artean dago Estatuan eraikitako parkea birgaitzea bultzatzea.

2. osagai honek hainbat erreforma eta inbertsio ezartzen ditu, eta 853/2021 Errege Dekretuaren bidez arauturik, bizitegi-erabilerako eta etxebizitza sozialeko eraikinen birgaitzearen arloan berariaz aurrera egiteko aukera emango dute, Eusko Jaurlaritzaren kudeaketaren bidez Euskadin gauzatzen diren 6 laguntza-programa garatuz..

Laguntzen ezaugarriak

Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak dira, mailegu kualifikatuak eskatzeko aukerarekin. Gainera, 3. programaren kasuan, laguntza osagarriak aurreikusten dira kalteberatasun-egoeretarako. Nolanahi ere, laguntza-neurri horiek obren xede diren etxebizitzetan eta eraikinetan energia-efizientzia hobetzea eragiten duten jarduketetarako baino ez dira.

Laguntza-eskaera eskuratzea

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2022ko ekainaren 21eko AGINDUAK 3., 4. eta 5. programetako laguntzen deialdi publikoaren oinarriak ezarri eta arautzen ditu, bizitegiak eta etxebizitza sozialak birgaitzeari dagokionez, energia-efizientzia sustatzeko.

Birgaitze-bulegoak

Lotura interesgarriak