Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Ohiko galderak:

Printzipioz, jakin nahi duzuna da zure etxebizitza partikularrean birgaitze-obrarik egin nahi duzun edo erkidego edo eraikin mailako obra baten parte den.

Obra horretan energia-efizientziako jarduketak sartzen badira, zati hori Next Funtsen arabera baloratuko da, aplikatu beharreko laguntza-neurriei begira. Eta energia-efizientziarako soilik bada, funts horietan soilik oinarrituko da.

Ez. Next Funtsen bidezko laguntzak lehentasunezkoak dira, hau da, Eusko Jaurlaritzak energia-efizientzia hobetzeko jardueretarako ematen dituen laguntzen gainean aplikatuko dira. Baina jarduketak ez baditu baldintzak betetzen, zuzenean bideratuko da balorazioa egitera, Eusko Jaurlaritzaren laguntzen irizpideen arabera; horrela, laguntza-aukerak zabalduko dira.

Energia-efizientzia hobetzeko laguntzak soilik eskatu badituzu eta Next Funtsen baldintzak betetzen ez badituzu, Eusko Jaurlaritzaren arauen arabera aztertuko ditugu, baina kasu horretan baimena eman beharko diguzu eskaera egiterakoan.

Familia bakarreko etxebizitzek ere laguntzak jaso ditzakete birgaitze-jarduketengatik.

Printzipioz, Eusko Jaurlaritzaren 2021eko uztaileko Aginduan araututako 1. lerroko laguntzak eskura ditzakete, baita 4. programan (etxebizitza) jasotako Next Funtsen laguntzak ere. Azken horiek nagusitzen dira energia-efizientzia hobetzeko jarduketei dagokienez.

Gainera, Next Funtsen 3. programaren (eraikinak) esparruko laguntzak jaso ahal izango dituzu, betiere laguntzak kostu bera finantzatzeko erabiltzen ez badira.

Bai, zure eskaera aurkez dezakezu, erkidegoaren datuak eta espedientearen erreferentzia adierazita. Zuzenean zerbitzuko bulegoetan aurkeztu ahal izango duzu, edo egoitza elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/komunitatea-birgaitze/web01-tramite/eu/

Laguntzak aurkez ditzakezu Eusko Jaurlaritzaren 2021eko uztaileko Aginduaren 1. lerroaren esparruan, etxebizitza partikular gisa, baita Next Funtsen 4. programan (etxebizitza) ere.

Hala ere, etxebizitza-talde baten barruan, Eusko Jaurlaritzaren 2021eko uztaileko Aginduaren 2. lerroko laguntzak eta Next Funtsen 3. programa (eraikina) ere eskura ditzakezue.

Garrantzitsua da egin nahi duzuen obra mota zein den kontuan hartzea, aukerak baloratzeko eta esparrurik interesgarriena aukeratzeko, bai egin beharreko jarduerarako, bai jaso beharreko laguntzaren irismenagatik eta zenbatekoagatik.

Next Funtsen programetan jasotako laguntzak bateragarriak dira, nagusitasun-araubidearen arabera, Eusko Jaurlaritzaren Finantza Lankidetzako Hitzarmenean eta Birgaitzeko Finantza Tresna Berezian jasotako neurriekin. Beraz, Next Funtsen programen esparruan lortutako itzuli beharrik gabeko laguntzez gain, mailegu kualifikatuak edo interes-tasa subsidiatua dutenak ere eskura ditzakezu.

Foru-ogasunek ezarritako kenkariak, hobariak edo bestelako zerga-onurak zuzenean kudeatuko dira erakunde horiekin.

Konfiantzazko profesionala da, eta birgaitzearen kudeaketa osoa egiten du, laguntzen kudeaketa eta izapidetzea barne. Pertsona fisikoa edo juridikoa izan daiteke, publikoa edo pribatua, birgaitze bat bultzatzeko, kudeatzeko, koordinatzeko eta etxebizitzak birgaitzeko laguntza publikoak jasotzeko ahalmena duena. Operatu ahal izateko, laguntzaren azken hartzailearen adostasuna behar da, horrela jarduteko baimena emango diona.

Eraikin/etxebizitza baten energia-efizientzia da baldintza normaletan okupatzeko edo funtzionatzeko beharrezkotzat jotzen den energia-kontsumoa, bai kalkulatua bai neurtua. Kontsumo horretan sartzen da, gutxienez, honako hauetan kontsumitutako energia:

  • Berogailua
  • Hozketa
  • Aireztapena
  • Ur bero sanitarioaren ekoizpena

Eraikin baten energia-kontsumoa eta, beraz, efizientzia hobetzeko, funtsezko hiru faktore daude:

  • Haren egiturak energia-kontsumoa murrizten laguntzea (adibidez, eraikinean SATE motako isolamendu bat jartzea).
  • Energia-kontsumoa txikiagoa izatea (logikoa denez, faktore hori hainbat egoeraren ondorioa izan daiteke, baina nahi den egoera, adibidez, etxebizitzari errendimendu handiagoko berokuntza-sistema bat ematea da).
  • Energia berriztagarriak erabiltzea.

Horrenbestez, kalifikazio energetikoak zazpi letrako ordena baten barruan sailkatzen ditu eraikinak. Ordena horretan, G letra efizientzia txikieneko eraikinari dagokio, eta A letra, berriz, efizientzia handieneko eraikinari. Kalifikazio energetiko bat esleitzeko, urteko CO2 emisioak eta energia-kontsumoa neurtzen/kalkulatzen dira, eta hizkia, berriz, emaitza horiek antzeko tipologia eta kokapena duen oinarrizko eraikin baten emaitzekin alderatuta esleitzen da.

Energia-efizientziari buruzko ziurtagiriak honako ezaugarri hauek ditu:

  • Euskadiko Energia-efizientziaren Ziurtagirien Erregistroan inskribatuta
  • Teknikari eskudunek egina
  • Eraikin baten edo eraikin zati baten ezaugarri energetikoei, energia-efizientziaren kalifikazioari eta hobetzeko gomendio bideragarriei buruzko informazio garrantzitsu guztia biltzen du

Amaitzeko, energia-efizientziaren etiketa da eraikinak edo eraikin-zatiak lortutako energia-efizientziaren kalifikazio-maila adierazten duen bereizgarria, eta egiaztatzen du eraikinak Energia-efizientziaren Ziurtagiri balioduna duela, Euskal Autonomia Erkidegoko Energia-efizientziaren Ziurtagirien Erregistroan inskribatuta.

Azken aldaketako data: