Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Argitalpen-data: 2015/03/12

Arantza Tapia berdelaren kofradiatzean eta salmentan izan da gaur Hondarribian

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapia, goizean goiz, Hondarribiko kaira joan da, berdelaren arrantzaldiaren garapena ezagutzera. Berarekin batera, Nekazaritza eta Arrantza sailburuorde Bittor Oroz zegoen.

Hondarribian, kofradiako ordezkariekin bilera bat egin dute eta instalazioak bisitatu dituzte. Han, Gipuzkoako kaian lan egiten duten itsasontzietako batzuen deskargaren lekukoak izan dira. Sektorearen kezka nagusia berdelaren eta kaira iristen ari diren lehen antxoen prezioen murrizketa da.

Arantza Tapiak Arrantza Ministerioari egotzi dio prezioen murrizketaren eta arrantza sektorearen lehiakortasun galeraren errua, aurreko hilabeteetan itsasontziei zegozkien kuotak harrapatzea galarazteagatik. "Gauzak ezin dira aurten bezala egin", nabarmendu du Tapiak, eta Madrilek "euskal ontzidiarenak ez beste batzuen interesak" lehenetsi dituela deitoratu du.

Prezioa murriztu arren, berdelaren arrantzaldia ondo doa eta Hondarribian lanean ari direnen moduko itsasontziek dagoeneko beren kuoten % 80 harrapatu dute. Arantza Tapiak berdela eta iristen hasi berria den antxoa kontsumitzera animatu ditu herritarrak. Arrantza-sektorearen aldeko keinu bat da, osasungarria gainera, arrainak kontsumitzeak osasuntsu egoten laguntzen baitigu.