Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Nola eskatu diru-laguntzak

NOLA ESKATU KONTZILIAZIORAKO LAGUNTZAK

Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailak langileei familia eta lana bateragarri egiten laguntzeko eskaintzen dituen diru-laguntzen ildoak telematikoki eska daitezke, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez, edo, bestela, aurrez aurre. Horretarako, eskabidea beteta eta behar den dokumentazioa batera, aurkeztu beharko da Zuzenean zerbitzuko edozein bulegotan .

NOLA AURKEZTU ESKABIDE TELEMATIKOAK

Eskaera telematiko bat egin nahi baduzu, zuzenean sar zaitezke "lana eta familia bateragarri egiteko diru-laguntzak" orrialdean dagoen laguntzarako estekatik, edo Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoaren bilatzailetik (https://www.euskadi.eus/sede-elektronikoa). 

Bi kasuetan, identifikazio elektronikorako aurreikusitako bitartekoren baten bidez identifikatu behar izango duzu, izapidetu nahi duzun espediente mota aurkitu bilatzailean, eta eskaera telematiko bat izapidetzeko jarraibideak jarraitu.

Zure eskaera telematikoa "NIRE KARPETA" tresnan erregistratuta geratuko da, eta bertatik zure laguntza-espedientearen egoeraren jarraipena egin ahal izango duzu.

BIDE PRESENTZIALEKO ESKAIDEAK AURKEZTEA

Aitzitik, eskabidea aurrez aurre aurkeztea nahiago baduzu, eskabidea deskargatu, bete eta, beharrezko dokumentazioarekin batera, herritarren arretarako edozein Zuzenean bulegotan entregatu beharko du.

Zuzenean bulegoen kokapena:

  • Bizkaia: Gran Vía D. Diego López de Haro, 85, Bilbao
  • Gipuzkoa: Andia kalea, 13, Donostia
  • Araba: Ramiro de Maeztu kalea 10, Vitoria-Gasteiz
  • *Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotako EAEko erregistro osagarrietan ere entregatu ahal izango ditu, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako toki eta moduetan.


NOLA AURKEZTU LAGUNTZA-ESKAERA BAT BIDE PRESENTZIAL BIDEZ

Aitzitik, eskabidea aurrez aurre aurkeztea nahiago baduzu, "Herritarren aurrez aurreko eskabidea" erabil dezakezu, hau da, eskabidea deskargatu, bete, inprimatu eta, beharrezko dokumentazioarekin batera, herritarren arretarako edozein Zuzenean bulegotan aurkeztu.* Halaber, EAEko erregistro osagarrietan eta Administrazio Publikoen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako toki eta moduetan ere entregatu ahal izango dituzu.

Entregatzeko, edo aurrez aurreko edozein kudeaketa egiteko, aldez aurretik hitzordua izan beharko duzu.

Hitzordua eskatzeko:

  • Online
  • Telefonoa (hitzordua eskatzeko edo baliogabetzeko): 945 01 90 00.

Zuzenean bulegoen kokapena:

• Bizkaia: Gran Vía D. Diego López de Haro, 85, Bilbo
• Gipuzkoa: Andia kalea, 13, Donostia
• Araba: Ramiro Maeztu kalea 10, Vitoria-Gasteiz

Zuzenean zerbitzuko bulegoen ordutegia: 8: 00etatik 19: 30era (abuztuan izan ezik, 8: 00etatik 14: 30era)

Laguntza eskatzeko inprimaki bat nahi baduzu, paperean, Zuzenean zerbitzuan eskuratu ahal izango duzu, baina hitzordua izan beharko duzu arreta jasotzeko.

Azken aldaketako data: