Miokardioko Infartu Akutuaren Erregistroa (Bihotzez)
EAEko ospitaleetan tratatutako miokardioko infartu akutuei buruzko informazioa biltzen eta lantzen du. Euskadiko osasun-sistemara miokardio-infartuaren zantzuak dituzten pazienteak sartzen dira, batez ere ST segmentuaren igoera dutenak.
Bihotzez Erregistroaren helburu nagusia miokardioko infartu akutuaren asistentzia-plangintzarako tresna izatea da, eta, aldi berean, gertaera koronario akutuei buruzko informazio epidemiologikoa ematea, eremu horretan azterlanak eta ikerketak egiteko oinarri gisa, bai eta kontratazio sanitarioa eta aldizkako ebaluazioa egiteko ere, miokardioko infartu akutuaren arreta-eredua hobetzeko.
Txostenak:
Datuak eskatzea:
- registros-epidemiologicos@euskadi.eus
- Datu eskaera orria (PDF, 81 KB)
Oinarrizko araudia
- 198/2021 DEKRETUA , uztailaren 27koa, Bihotzez Erregistroa sortu eta arautzekoa.
- AGINDUA, 2024ko irailaren 9koa, Bihotzez Erregistroa martxan jartzen duena.
Azken aldaketako data:
