Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

EAE_2024ko legeen itzulpen-memoria

Datuak deskargatu

Memoria hau aise jaitsi dezakezu zure ordenagailura, itzulpen-lanetan erabiltzeko. Horretarako, klikatu estekaren gainean eskuineko botoiarekin eta gorde zure ordenagailuan. TMX fitxategia maneiatzeko, itzulpen-memoriekin lan egiten duen programaren bat izan behar duzu instalatuta, hala nola Wordfast, Trados, Transit edo Dèja-vu.

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

EAEko 2024ko legeen memorian, EHAA-Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako lege hauei dagozkien itzulpen-unitateak daude:

1/2024 Legea, otsailaren 8koa, Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketarena.

2/2024 Legea, otsailaren 15ekoa, Haur eta Nerabeena.

3/2024 Legea, otsailaren 15ekoa, Lankidetzarakoa eta Elkartasunerakoa.

4/2024 Legea, otsailaren 15ekoa, pertsona transak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa.

6/2024 Legea, abenduaren 19koa, Colegio Oficial de Agentes y Comisionistas de Aduanas de Bilbao Elkargo Ofiziala desegiten duena.

7/2024 Legea, abenduaren 19koa, Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legea aldatzekoa.

Gogoan izan, dena den, barruko testuak ez duela balio juridikorik eta lanerako tresna gisa baino ez dugula eskaintzen, jende askorentzat erabilgarria eta lagungarria izan baitaiteke.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.