Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako lege honena: 8/2024 Legea, abenduaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urteko Aurrekontu Orokorrak onesten dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 22
  • Hurrenkera-zk.: 515
  • Xedapen-zk.: 8
  • Xedapen-data: 2024/12/20
  • Argitaratze-data: 2025/02/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 20ko 8/2024 Legean. Lege hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2024ko abenduaren 30ean (252. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2024/5980 (120/37) orrialdean, azken xedapenetako bigarrenean,

hau dio:

  1. Aldatzen da lege horren azken xedapenetako lehenengoaren 2. apartatua, indarraldi mugagabea duten oinarri erregulatzaileak egokitzeari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:

baina hau esan behar du:

  1. Aldatzen da lege horren azken xedapenetako lehenengoaren 1. apartatua, indarraldi mugagabea duten oinarri erregulatzaileak egokitzeari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.