Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

28. Haurren eta nerabeen eskubideen Lege-proiektua.

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Haurrak eta nerabeak babesteko eremua arautzea, arreta berezia jarriz prebentzioan eta babesgabetasunarekiko kalteberatasun-egoeretan.

Beste helburu batzuk:

Haur eta nerabeen eskubideei buruzko arau-edukiak arautzea, bai haien oinarrizko eskubideei buruzkoak, bai administrazio publikoen jarduera-esparruen barruan dauden eskubide eta betebeharrei buruzkoak: osasuna, hezkuntza, kultura, aisialdia, ingurumena, gizarteratzea.

Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Erakunde publikoak.
  • Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeak.
  • Biztanleria, oro har.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2022ko bigarren seihilekoa.