25. Gazteriaren Euskal Lege-proiektua.
- Erakundea:
- Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
- Egoera:
- Lege-proiektua legebiltzarrari bidalita
Informazio gehigarria
Berretsi egiten da XI. legegintzaldian espedientean egindako izapide guztien baliozkotasuna eta indarraldia. Ondorioz, espedientea Gobernu Kontseilura bidali zen, 2020/11/24an onartzeko eta, ondoren, Eusko Legebiltzarrera bidaltzeko, XII. legegintzaldian izapidetzeko.
Legegintzaldia
XII. Legegintzaldia
Helburuak eta Sektoreak
Helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan gazteria-politika garatzeko arau- eta eskumen-esparrua ezartzea.
Helburua da gazteek beren eskubideak erabil ditzaten babestea eta erraztea, eskubide horien izaera edozein dela ere; gazteek gizartearen garapen politiko, sozial, ekonomiko, iraunkor eta kulturalean aktiboki parte har dezaten sustatzea; eta gazteen autonomia eta emantzipazioa ahalbidetuko duten baldintzak sortzea, haurtzaroan hasitako etengabeko prozesu baten amaiera gisa.
- Beste helburu batzuk:
- Euskal administrazio publikoen eskumenak eta eginkizunak definitzea.
- Gazteriaren arloko politika garatzeko tresnak eta neurriak, bai eta gazteentzako zerbitzu, ekipamendu eta jarduera espezifikoen bidez gazteriaren sustapenerako tresnak eta neurriak ere.
- Gazteriaren arloko zeharkako politika bultzatzeko tresnak eta neurriak, hala nola Euskal Autonomia Erkidegoko gazteriaren arloko plan orokorrak, erakunde bakoitzeko gazteriaren arloko politikaren plangintzaren eta ebaluazioaren bidez zehaztuko direnak.
- Gazteen parte-hartzea sustatzeko neurriak, eta, aldi berean, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekiko baliozko solaskide gisa aitortzen jarraitzen da, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluari buruzko maiatzaren 27ko 6/1986 Legeak ezartzen duen bezala. Gizarte-ekimena, gazteen boluntariotza eta nazioarteko lankidetza arautzea, boluntariotzari buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legearekin bat etorriz.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Gazteriaren Sail arteko Batzordea eta Euskadiko Gazteriaren Arloko Erakunde arteko Koordinazio Organoa sortzea, Gazte Planaren Zuzendaritza Batzordearen ordez.
- Ikuskapena eta zehapen-araubidea
- Eraginpeko gizarte-sektoreak:
- Erakunde publikoak
- Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeak
Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan
2020eko bigarren seihilekoa.
Lortutako faseak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko | Amaituta | ||
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena | Amaituta | ||
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea | Amaituta | ||
Aginduzko txostenak eta irizpenak | Amaituta | ||
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra | Amaituta | ||
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea | Amaituta | ||
Legebiltzarrera bidaltze | Amaituta |
Legebiltzarrean tramitazioaren egoera
2/2022 Legea, martxoaren 10ekoa, Gazteriarena.