Hezkuntza Saila

Lanpostuen Zerrenda. Maisu-maistrak. 2025-2026

Alegazioak aurkeztea

Nork egin ditzake alegazioak?

Edozein irakaslek, banaka nahiz taldeka (Mintegiak, Klaustroak, Zuzendaritza-taldeak, etab.), eta irakasleria ordezkatzen duten sindikatuek.

Nola?

Alegazioak aurkeztu nahi dituzten irakasleek eta ikastetxeek on-line inprimaki baten bidez bakarrik egin beharko dute.

* Formularioan sartzeko Xlnet-eko erabiltzailearekin identifikatzea beharrezkoa izango da

* Esteka horrekin konexio arazorik izanez gero, kontsulta ezazue CAU-n, tfno. 945 207 256

* Formularioa betetzari buruzko edozein zalantzatarako, jar zaitezte harremanetan Ordezkaritzen Ikastetxeak atalekin:

Noiz?

2025eko irailaren 2tik irailaren 12ra, biak barne.

Zer adierazi behar dute alegazioek?

Alegazioak eta aldaketa-proposamenak ikastetxeko lanpostuen zerrendari buruzkoak baino ez dira izango. Honako kasu hauetan aurkeztu ahal izango dira alegazioak:

Proposamenean ezaugarri okerren bat duten lanpostuak (kidegoa, espezialitatea edo hizkuntza-eskakizuna).

Proposamenean agertzen diren plazak eta 2025-2026 ikasturtean ikastetxean ez daudenak.

Ez da kontuan hartuko aurretik adierazitakoez bestelako arrazoiei buruzko alegaziorik.

Ez dira bidezkoak ezta ere, une honetan, atxikitze prozesuari buruzko alegazioak, hurrengo Lekualdatze Lehiaketako bakanteei buruzkoak edo geroago gertatuko diren gaiei buruzkoak.

Alegazioak aurkeztu baino lehen, kontuan izan proposamen hau EHAAn argitaratuko den LPZri buruzkoa dela, eta ekaineko plantillaren itxierari dagozkion lanaldi osoko plazak soilik sar daitezkeela. Hau da, ez da bidezkoa alegazioak aurkeztea lanaldi partzialeko plazengatik edo itxiera horren ondoren onartutako plazengatik.

Proposamena

Siglak (leiho berri batean irekitzen da) - Lanpostu-zerrendetan erabilitako siglen esanahia

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiako plangintzako lurralde-batzordeetan aztertu egin dira erakunde sindikalek, ikastetxeek, nork bere kaxa edo talde moduan , hasierako proposamenari egindako alegazio eta proposamenak.

Plangintzako lurralde- batzorde horietan hartutako erabakiaren ondorioz eratu den behin betiko LZ argitaratuko da Euskal Herrio Agintaritzaren Aldizkarian. Honako hauek dira behin betiko lanpostu zerrendak.

Siglak (leiho berri batean irekitzen da) - Lanpostu-zerrendetan erabilitako siglen esanahia