Hezkuntza Saila

Irakasleak

Lanpostu Zerrenda (LPZ) eta langileak birbanatzeko prozesuak (adskripzioak)

Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketako T., Hizkuntza Eskola Ofizialak, Erdi Mailako Musika Kontserbatorioak eta Arte Eskola

Irakasleak

  • Ikastaldeak eratzeko irizpideak Bigarren Hezkuntzako eta LHko ikastetxe publikoetan 
  • Bigarren Hezkuntzako eta LHko ikastetxe publikoetako irakasle-hornidurak zehazteko irizpideak 

Ebazpena (leiho berri batean irekitzen da), 2025eko urriaren 24koa, Langileriaren Kudeaketa zuzendariarena, 2025-2026 ikasturtean irakasleak beren ikastetxeetan berratxikitzeko prozesurako deialdia egiten duena

Ebazpena (leiho berri batean irekitzen da), abenduaren 2koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, 2025-2026 ikasturteko atxikipen prozesuak eragindako langileen behin-behineko zerrendak onartzen dituena

Ebazpena (leiho berri batean irekitzen da), abenduaren 16koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, 2025/2026 ikasturteko atxikipen prozesuak eragindako langileen behin betiko zerrendak onartzen dituena

Alegazioak aurkeztea

Nork egin ditzake alegazioak?

Edozein irakaslek, banaka nahiz taldeka (Mintegiak, Klaustroak, Zuzendaritza-taldeak, etab.), eta irakasleria ordezkatzen duten sindikatuek.

Nola?

Hezkuntza Politiketako Sailburuordetzak kudeatutako zentro-plazei buruzko alegazioak aurkeztu nahi dituzten irakasleek eta ikastetxeek (guztiek, Lanbide Heziketako Sailburuordetzak kudeatutakoek izan ezik) online inprimaki baten bidez soilik egin beharko dituzte.

* Formularioan sartzeko Xlnet-eko erabiltzailearekin identifikatzea beharrezkoa izango da

* Esteka horrekin konexio arazorik izanez gero, kontsulta ezazue CAU-n, tfno. 945 207 256

* Formularioa betetzeari buruzko edozein zalantzatarako, jar zaitezte harremanetan Ordezkaritzen Ikastetxeak atalekin:

Noiz?

2025eko irailaren 2tik irailaren 12ra, biak barne.

Zer adierazi behar dute alegazioek?

Alegazioak eta aldaketa-proposamenak ikastetxeko lanpostuen zerrendari buruzkoak baino ez dira izango. Honako kasu hauetan aurkeztu ahal izango dira alegazioak:

Proposamenean ezaugarri okerren bat duten lanpostuak (kidegoa, espezialitatea edo hizkuntza-eskakizuna).

Proposamenean agertzen diren plazak eta 2025-2026 ikasturtean ikastetxean ez daudenak.

Ez da kontuan hartuko aurretik adierazitakoez bestelako arrazoiei buruzko alegaziorik.

Ez dira bidezkoak ezta ere, une honetan, atxikitze prozesuari buruzko alegazioak, hurrengo Lekualdatze Lehiaketako bakanteei buruzkoak edo geroago gertatuko diren gaiei buruzkoak.

Alegazioak aurkeztu baino lehen, kontuan izan proposamen hau EHAAn argitaratuko den LPZri buruzkoa dela, eta ekaineko plantillaren itxierari dagozkion lanaldi osoko plazak soilik sar daitezkeela. Hau da, ez da bidezkoa alegazioak aurkeztea lanaldi partzialeko plazengatik edo itxiera horren ondoren onartutako plazengatik.

Proposamenak

Behin-behineko proposamenari egindako alegazio eta proposamenak aztertu ondoren, behin betiko lanpostu zerrenda, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dena, honako hau izango da: