Hezkuntza Saila

Ekonomia-erregimena. Oporraldiaren ordainketa

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzeko uztailaren 6ko 185/2010 Dekretuarekin bat etorriz, ikasturte batean 165 egunetan edo gehiagotan lan egin duten bitarteko funtzionarioek uztail eta abuztuko lansariak proportzioan jasoko dituzte, eta hala badagokio, baita iraileko zatia ere.

2024/2025 ikasturtea – Bitarteko langileen udako ordainketa

Uztaileko eta abuztuko ordainsariak modu independentean egingo dira azken bi urteetan bezala:

  • Uztaila: Ordainduko da baldin eta ikasturtean 165 egun edo gehiago lan egin badira.
  • Abuztua: Oporraldia denez, ikasturtean zehar sortutako oporren arabera ordainduko da, lan egindako aldiaren eta egindako lanaldiaren arabera.

Bi egoera posible bereizten ditugu:

  • Ordezkoak
    • Uztaila: dagokion izendapena izango dute 165 egun edo gehiago lan egin badira, eta hori ikasturtean lan egindako lanaldiekiko proportzionala izango da.
    • Abuztua: Oporrei dagokien likidazioa, izendapen bakoitzaren amaierarekin batera ordaindu da. Ekaineko nominarekin batera ordainduko da azken kontratuari dagokion likidazioa, azken izendapena ikasturtearen amaierara artekoa izan bada (ekainaren 30era arte).
  • Ikasturte osoko lanpostu hutsa:
    • Uztaiula: Uztailean ordainduko zaie, hilabete horretan indarrean duten izendapenaren arabera.
    • Abuztua: Izendapena izango dute abuztuaren 31ra arte, eta dagokion ordainsaria jasoko dute ikasturtean lan egindako aldiari eta egindako lanaldiaren arabera