Hezkuntza Saila

Hezkuntza Berezia. Zerrendak irekitzea ikastetxe publikoetan

Argibideak

  • Irekita mantentzen diren zerrendak: eskabideak egin daitezkeen zerrendak dira epea irekita mantentzen den bitartean; Hezkuntza Sailaren menpeko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan irakasleen beharrak asetzeko du helburua
  • Zerrendak irekitzea: atal honetan kontsultatu ditzakezu ez-ohiko ireki diren zerrendak, edo ireki daitezkeenak; eskabide-epea bost lanegunekoa izango da. Epe hori amaitzen denean, atal honetan bertan, irekiera horren prozesuaren jarraipena egin daiteke

* Firefox Mozilla nabigatzailea erabiltzea gomendatzen dugu, eskaerak egiteko eta dokumentazioa on-line eransteko

Kategoriak: Fisioterapeuta, Hezkuntza Laguntzako espezialista, Zeinu-mintzairaren interpretea eta Okupazio Terapeuta

www.irakasle.eus (leiho berri batean irekitzen da) orrian, “kontsulta pertsonalizatuan” loturan klik eginez, egindako eskaerari buruzko banakako informazioa lortu ahal izango da.

On-line eskaera
Irakaslegunea (www.irakasle.eus) (leiho berri batean irekitzen da)> (erabiltzailea eta pasa-hitza sartu) - Administrazio-izapideak - Zerrendak irekitzea - On-line eskaera

Atal honetan, egindako eskaerari buruzko informazio indibidualizatua lortzen da: eskatutako zerrendak onartu edo baztertu diren, eta titulazio akademikoak baliozkotu edo baztertu diren. Edozein kasutan, baztertzeko edo errefusatzeko arrazoiak adierazten dira.

Sartzeko, honako ibilbide hau jarraitu behar da:

  • Irakaslegunea (abre en nueva ventana) (www.irakasle.eus) > (sartu erabiltzailea eta pasahitza) -Administrazio-izapideak - Zerrenden irekiera - Irekita mantentzen diren zerrendak - Eskabidea (aukeratu izena eman duzun eta informazioa jaso nahi duzun zerrendako hizkuntza-eskakizuna eta sartu zure kontsulta pertsonalizatuan)