Interakzio eta komunikazio informalak
Herritarrei arreta integral eta multikanala emateko eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izateko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuaren 105. artikuluan herritarrekiko interakzio eta komunikazio informaltzat hartzen dira baldintza hauek betetzen dituztenak:
- Denbora errealean informazioa emateko edo erantzun orientagarriak edo informatiboak soilik emateko egitea.
- Ez egitea inoiz administrazio-erregistroen bidez.
- Erantzunaren edukiak edo formak, erantzunik ezak edo garaiz kanpo erantzuteak ez eragitea ondorio juridikorik.
- Ez dute identitatearen akreditazio berezirik edo autentifikaziorik behar.
- Ez dute erregistro elektroniko gisa baliorik izango, nahiz eta identifikazio-, autentikotasun- eta osotasun-baldintzak beteta egin.
- Ez dira hartzen administrazio-errekurtsotzat, akzio judizialak egikaritu aurreko erreklamaziotzat, Administrazioaren ondare-erantzukizuna exijitzeko erreklamaziotzat edo erreklamazio ekonomiko-administratibotzat, eta, beraz, halako komunikazioek ez dituzte eteten errekurtso eta erreklamazio mota horiek aurkezteko ezarrita dauden epeak.
- Ez dira hartzen Eskariak Egiteko Eskubidea Arautzeko azaroaren 12ko 4/2001 Lege Organikoaren babesean aurkeztutako eskabidetzat, ez eta kexatzat edo iradokizuntzat ere, dagokion araudi erregulatzailearen babesean.
- Ez dituzte eteten prozeduren epeak, zeinetan komunikazioa aurkeztu duen pertsona interesdun gisa ageri baita.
- Komunikazioei emandako erantzunak ez dira lotesleak, ez komunikazioak egiten dituenarentzat, ez Administrazioarentzat, ez enplegatu publikoarentzat.
- Komunikazioa ez badago zuzenduta dagokion entitateari, organoari edo pertsonari, baliteke ez bidaltzea hartzaileari.
Hauek dira interakzio informaleko kanalak:
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak eta haren Administrazio instituzionalak sustatutako kanalak eta sare sozial eta parte-hartzaileak, zeinak irispidean egongo baitira «euskadi.eus» web-atari instituzionalean eta «Irekia.euskadi.eus» gobernu irekiaren atarian.
Une oro zainduko da herritarrentzako zerbitzua, eta kanal horietan egiten diren kontsultak beste kanal batzuetara eraman ahal izango dira, erantzuteko. - «euskadi.eus» web-atari instituzionalaren postontzi elektroniko orokorra.
- Kanal horren bidez galderak jaso eta gehienez ere bi egun balioduneko epean erantzungo du, posta elektronikoaren bidez, Zuzenean-Herritarrentzako arreta-zerbitzuak edo galdera helarazi zaion arloko organo eskudunak.
- Kontsultaren edo komunikazioaren xede den arloan eskumenak dituela jotzen den organoaren, administrazio-unitatearen edo enplegatu publikoaren helbide elektronikoa, kontrakoa erabakitzen ez bada.
Herritarrei arreta emateko organo eskudunak artikulu honetan adierazitako komunikazioak eta interakzioak arau ditzake, eta irizpideak, erabilera-arauak eta gomendioak zehaztu ere bai.
Azken aldaketako data: