Osasun Saila

Argitalpenak

 

Besteak

Aurkibidera itzuli

Parte hartu sare sozialetanLogo facebook

 


Igo

Donostia Unibertsitate Ospitaleko ALTA TXOSTENAK

Txostenak euskaraz idazten laguntzea da hain zuzen ere argitaratu berri den Alta Txostenak liburu berriaren helburu nagusia. Argitalpena beste hizkuntza batetik itzuli beharrik gabe euskaraz idatzitako txostenen bilduma bat da, lanaren bultzatzaileek adierazten duten bezalaxe errazago egiten baita senda-agirietan errepikatzen diren formula eta esamoldeen adibideetan euskaraz idatzitako txosten berriak oinarritzea.

Donostia Unibertsitate Ospitaleko ALTA TXOSTENAK


Igo

2014. Anestesiologiako erizaintzaren eguneratzeak

Eskuliburua anestesistek egin dute eta luze eta zabal jasotzen ditu aurtengoan bigarrenez burututako izen bereko ikastaroko gaiak.
Gaiaren aitzakia izan zen erizainek eta laguntzaileek erakutsitako interesa anestesiologiarekiko, teknikaren garapen etengabearen ondorioz. Segurtasuna handiagotzeak eta gailu berrien erabilerak, monitorizazio metodo berrizaleekin batera, eragin dute horrelako material eta ikastaroen premia.

2014. Anestesiologiako erizaintzaren eguneratzeak


Igo

Clínica Nuestra Señora de las Mercedes. Nueva clínica operatoria del doctor Egaña

Donostia Unibertsitate Ospilteak “Clínica Nuestra Señora de las Mercedes. Nueva clínica operatoria del doctor Egaña” titulua duen liburu honekin bilduma bat hasi nahi du, gipuzkoarren osasunaren alde lan egiten duten profesional eta sanitarioei errepaso bat egin nahi diena, alez ale.

Clínica Nuestra Señora de las Mercedes. Nueva clínica operatoria del doctor Egaña


Igo

Donostia Literarioa

Gure eguneroko arazoak konponbidean jartzeko, etengabe ari gara berritzen eta soluzioak asmatzen, nola inguru familiarrean, hala lanbide-giroan ere; eta, hori irudimena landuz egin behar denez gero, ideia ona iruditu zaigu Donostia Literarioa kontakizun laburren lehiaketa bat egitea ospitalean, hori sustatzeko.
2013ko irailean abiarazi genuen lehenengo edizioa eta baditugu emaitzak. Lehiaketak etorkizun oparoa izatea nahi genuke eta arrakasta handia, beste ekimen batzuek izan duten berbera —argazkigintzakoak eta margo-sariketak, besteak beste—

Donostia Literarioa


Igo

Anestesiologia eta bizkortzeari buruzko saio klinikoak. BAME 2011-2012

Ospitaleko egoiliarrek egindako saio klinikoak dira liburu batean jasoak. Ez da kontsulta klinikorako gida bat, baizik eta egoiliarrek haien prestakuntzan egindako lanak biltzen dituen artikulu-bilduma. Balio du mediku egoiliarren garapen profesionalaren hastapen gisa, baita ezagutarazteko ere ospitalearen lan egiteko prozedura eta sistema, espezialitate horri dagokionez.

Anestesiologia eta bizkortzeari buruzko saio klinikoak. BAME 2011-2012


Igo

Ibón Casas. Eguneroko borroka erretinosi pigmentarioarekin bizitzeko

Gaixotasun honen kontrako borrokan oftalmologoa progresioaren gainbegiratzaile hutsa baino ez da. Ez da hitzaren zentzu hertsian gaixotasun bakar bat, erretinari erasotzen dioten hainbat ezaugarri komun partekatzen dituzten zenbait gaixotasun baizik. Progresioa baldintzatzen duten kanpo-faktoreak egon badaude, eta, egun, gaixotasunean inplikaturiko faktoreen ezaupidearen peskizan ari dira ikerlariak: herentziaren papera eta faktore etiopatogenikoen ezagutza hobetzea da etorkizun hurbileko erronka, hori guztia terapeutika egoki bat aurkitzeko esperantzarekin.

Ibón Casas. Eguneroko borroka erretinosi pigmentarioarekin bizitzeko


Igo

Guraso hematopoietikoen transplanteari buruzko erizaintzako 1. ikastaroa (gaztelaniaz)

Zelula guraso hematopoietikoen transplantea gakoa izan da gaixotasun onkohemotologikoen sendaketan.
Prozedura konplexu eta arriskutsua da, pazientearen egoera pasatu daitekeelako panzitopenia eta immunueskasia aldietatik.

Guraso hematopoietikoen transplanteari buruzko erizaintzako 1. ikastaroa (gaztelaniaz)


Igo

Hospital Civil de San Antonio Abad. 50 años de la desaparición del primer hospital de San Sebastián

Manuel Solorzanoren beste liburu bat, San Antonio Abad ospitale zibilari buruz oraingoan, haren desagerpenaren 50 urteurrena betetzen direnean. Uliako magalean zegoen, Manteon hain zuzen, eta desagertu zen Arantzazu erresidentzia eraiki zenean. Zentroaren gaineko historia zabala jasotzeaz gain, liburuak Manuel Solorzanok berak ateratako argazki ugari dakartza, hainbat urtetan zehar ateratakoak.

Hospital Civil de San Antonio Abad. 50 años de la desaparición del primer hospital de San Sebastián


Igo

Neurokirurgiako Zerbitzuko saio monografikoak: 2000-2010

Duela hamar urte batu ziren Donostia Ospitaletegiko neurokirurgiako zerbitzuak, osatzeko gaur egun Donostia Unibertsitate Ospitaleko Neurokirurgiako Zerbitzua dena. Niretzat ohore bat da eta erabat gogobetegarria orain unibertsitate maila duen zerbitzu hau zuzentzea. Denbora horretan egindako saio klinikoetako lehenengo liburukia duzue orain eskuragarri.
Enrique Urculo Bareño dr.
Neurokirurgiako zerbitzuburua.
Donostia Unibertsitate Ospitalea

Neurokirurgiako Zerbitzuko saio monografikoak: 2000-2010


Igo

Donostia Ospitalea 50 urte

2001eko martxoan sortu zen Donostia Ospitalea, Zorroaga gainean zeuden Osakidetzako ospitaleak elkartzearen ondorioz. Donostia Ospitaletegiarekin abiatu zen prozesua, hark jarri baitzituen Amara, Arantzazu eta Gipuzkoa zentroak —eta baita laborategi bateratua ere— elkartzeko oinarriak. Modu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko ospitale handienetarikoa bihurtu zen, potentzial ikaragarria eta etorkizun ezin hobea zituena.
Liburu honek pertsona horien ekintza onak jaso ditu eta omenaldi txiki bat izan nahi du urteetan zehar erakunde honetatik igaro direnentzat eta gaur egun haien ibilbideari jarraitzen diotenentzat eta, baita oroigarria ere etorkizunean lan horretan jarraituko dutenentzat.

Donostia Ospitalea 50 urte


Igo

Anestesiologiako erizaintzaren eguneratzeak

Eskuliburua anestesistek egin dute eta luze eta zabal jasotzen ditu aurtengoan bigarrenez burututako izen bereko ikastaroko gaiak.
Gaiaren aitzakia izan zen erizainek eta laguntzaileek erakutsitako interesa anestesiologiarekiko, teknikaren garapen etengabearen ondorioz. Segurtasuna handiagotzeak eta gailu berrien erabilerak, monitorizazio metodo berrizaleekin batera, eragin dute horrelako material eta ikastaroen premia.

Anestesiologiako erizaintzaren eguneratzeak


Igo

Neurokirurgiaren historia Gipuzkoako Ospitale Probintzialean

Garai bateko Gipuzkoako Ospitale Probintzialean hasi eta gaur egungo Donostia Ospitalera arte, Neurokirurgiak gure inguruan izan duen historia jaso du Enrique Úrculo doktoreak dokumentu batean.
Lan eskerga egin du Úrculo doktoreak proiektu horretan; izan ere, urte horietako guztietako informazioa jaso, eta informazio hori bere datuekin osatzeaz arduratu da. Argazki ugari ere gehitu ditu, eta, argazki horiek, jakina, osagarri bikaina izan dira Ospitaleko Komunikazio Unitateak argitaratutako lan eder horretarako.

Neurokirurgiaren historia Gipuzkoako Ospitale Probintzialean


Igo

Obstetrizia eta Ginekologiako saio klinikoak

Liburuaren 3. edizioan 2006 eta 2007 urteetan mediku egoiliarrek egindako lanak jaso dira. Kapituluen lanketa María Lurek koordinatu du eta A. Murgiondoren laguntza izan du.

Obstetrizia eta Ginekologiako saio klinikoak


Igo

Paziente kritikoaren gaixotasun infekziosoa

Liburu honetan gure ospitalean 2007ko maiatzean paziente kritikoaren gaixotasun infekziosoei buruz egindako bileran aurkeztutako kasu klinikoak jaso dira. Bertan, Sociedad Norte de Medicina Intensiva Crítica y Unidades Coronarias-eko (SNMIC-YUC) kide diren mediku intentsibistek, trebatze-prozesuan ari direnek, hartu zuten parte. Elkarte hori Kantabriako, Nafarroako, Euskadiko eta Errioxako profesionalek osatzen dute.

aziente kritikoaren gaixotasun infekziosoa


Igo

Ginekologiako saio klinikoak BAME 2005

Bigarren urtez, ospitaleak Ginekologiako saio klinikoak jasotzen dituen liburua argitaratu du eta bertan, 2005. urtean zehar departamentu horretako mediku egoiliarrek egindako lanaren zati bat erakusten da.
Liburuaren helburua, lehen argitalpenean bezala, eguneroko praktika klinikoan sortzen diren patologiak eta tratamenduak modu errazean, azkarrean eta ahal dela, modu argian eta atseginean azaltzea da.
Liburuaren koordinatzailea María Lure medikua izan da, tutorea P. Apesteguia eta egileak honakoak: A. Oyarzabal, O. Munduate, J. Pineros, A. Elvira, J. Aizpitarte, A. Becerro, M. Navarro eta A. Salegui. Liburuaren argitalpenaz ospitaleko Komunikazio Unitatea arduratu da.

Ginekologiako saio klinikoak BAME 2005


Igo

2004ko Ginekologiako Saio Klinikoak

Orain dela gutxi Sesiones Clínicas de Ginecología 2004 izeneko liburua argitaratu da. Azterlana María Lure medikuak koordinatu du, unitate horretako mediku egoiliarrek astero egindako saioak abiapuntutzat hartuta. Saio horietan, Apestegi medikuaren zuzendaritzapean, mediku egoiliarrek kasu klinikoak edo proposatutako artikuluak aztertu dituzte. Liburu honek 2004ko saio guztiak jasotzen ditu (35 guztira) eta espezialitate horretako hainbat arlo jorratzen ditu: obstetrizia, jaio aurreko diagnostikoa, ginekologia orokorra, ugalketa eta onkologia.
Ginekologia arloan egindako era honetako lehenengo liburua da eta aurrera begira mediku egoiliarrek egiten dituzten lan horiek denak urtero jasotzeko asmoa dago. 2005eko lanak jasoko dituen bigarren liburukia prestatzen hasiak dira.
Lehenengo liburu honetan parte hartutako medikuak hauexek dira: Lurdana Aizpitarte, Ainhoa Becerro, Aitziber Elvira, Juncal Pineros, Amaya Oyarzabal, Marina Navarro, Oihana Munduate, Nerea Marín eta Ainhoa Salegui.

2004ko Ginekologiako Saio Klinikoak


Igo

Donostia Ospitaleko profesionalen gogobetetasunari buruzko inkesta. 2003 urtea

Donostia Ospitaleak, bere helburu nagusien artean, bertako profesionalen gogobetetze-maila ezagutu nahi du, Giza Baliabideen Kudeaketa hobetzeko aukera ematen duten alderdiak ondo identifikatzeko.
Dokumentu honetan, 2003ko otsailean Donostia Ospitaleko profesionalei egindako inkestaren emaitzak ageri dira laburturik.

Donostia Ospitaleko profesionalen gogobetetasunari buruzko inkesta. 2003 urtea


Igo

Aurkezpen ekitaldia - Donostia Ospitalea - 2001

Donostia Ospitalearen aurkezpena eta Gipuzkoako Sanitatearen analisia izan ziren hizpide nagusiak, Gipuzkoako sanitateko agente askoren aurrean, Miramar Jauregian, joan den apirilaren 26an, Osasun sailburua buru izan zen ekitaldi batean.
Dokumentu hau ekitaldiaren laburpena da eta bere asmoa Osasun Saileko ekintzen eta konpromisoen bozeramaile-lana egitea da.

Aurkezpen ekitaldia - Donostia Ospitalea - 2001


Igo

Neurologia Zerbitzuaren 25 urteei buruzko liburua eta CDa

“Y por fin...¡el diagnóstico!” Donostia Ospitaleko Neurologiako Zerbitzuaren 25. urteurrena dela-eta argitaratutako liburua da. Ohiko formatuan eta CDan 23 kasu jasotzen ditu, 7 ataletan bilduta, zailtasun diagnostikoen arabera. CDak ondoko aukerak eskaintzen ditu: liburuko testuak pdf formatuan, argazki-kopuru handi bat eta zenbait bideo. José Félix Martí Massók adierazten duenez, “Honelako liburu baten helburua besteek ikasitakoetatik ikastea da”.


Igo

Asistentziaren Etikako Batzordearen barneko funtzionamenduaren araudia

1994ko abenduan hasi zen funtzionatzen Asistentziaren Etikako Batzordea. orduan Arantzazu eta Amara Ospitaleek eta Matia Fundazioak osatzen zuten. 1996an barneko funtzionamenduaren lehenengo araudia onartu zen, eta indarrean egon da Donostia Ospitalea eta Matia Fundazioa batera hartzen dituen batzordearen dokumentu berri hau argitaratu den arte. Araudi berriaren sarreran honako hau adierazten da: “batzorde hauetan egiten den eztabaida etikoa, etika zibil, askotariko, autonomo, arrazoizko eta konbentzionalismoetatik kanpoko planteamenduetan oinarritzen da”.

Asistentziaren Etikako Batzordearen barneko funtzionamenduaren araudia


Igo

Pazientearen eskubideak informazioaren eta historia klinikoaren bidez

Donostia Ospitaleko aholkulari juridikoa den David Samprón López abokatuak honako izenburu hau duen liburua argitaratu du: LOS DERECHOS DEL PACIENTE A TRAVES DE LA INFORMACION Y LA HISTORIA CLINICA.
Gaurko munduan, informazioa, eta batez ere, dokumentatuko informazioa, erabakiak hartzeko aurreko aldiari dagokiona, lagungarria izaten da erabakiak hartzeko orduan ezagutzan oinarrituta hartzen baitira.
Osasun sanitarioaren arloan, informazioak erabilera bikoitza eskaintzen du: batetik, medikuari pazientearen osasunarekin zerikusia duten datuak ezagutzen laguntzen dio tratamendu-aukera desberdinak eskaini ahal izateko; bestetik, informazio horrek tratamenduei buruzko erabakiak hartzen laguntzen dio pazienteari.
Egilearen arabera (argazkia Pedro Etxebesterena da), lan honen xedea Estatu mailan zein Autonomia Erkidego ?informazio eta dokumentazio klinikoarekin zerikusia duten zenbait alderdi arautuak dituztenak? mailan dagoen araudia osasun-munduarekin harremanetan jartzeko beharra duten profesionalen eskura jartzea da. Horrela, informazio hori aldez aurretik ezagutuz gero, beren jarduera profesionalean erabakiak hartu ahal izango dituzte.


Igo

Santa Ixabeleko kontsultategi medikoa

Donostia Ospitaleko erizain Manolo Solorzanok beste liburu bat argitaratu du, oraingoan Santa Ixabeleko kontsultategi medikoaz. Hiru mediku frantsesek ireki zuten 1909ko irailaren 3an, eta Donostiako pobreentzat doakoa zen.
Argitalpenean gure hiriarentzat zentro honek izan zuen garrantzia aztertzen da, eta garai hartako irudiez eta prentsako oharrez hornituta dago.

Santa Ixabeleko kontsultategi medikoa


Igo

Bilera klinikoak

Donostia Ospitaleko Barne Medikuntzako Zerbitzuak bere bilera klinikoak argitaratu ditu aurten ere. Oraingoan, Evelia Ojeda doktorea arduratu da saio horiek biltzen dituen dokumentua koordinatzeaz, eta berrikuntza gisa, aurten egindako bilera bibliografikoetako batzuk -eta baita bilera kliniko batzuk ere- Ebidentzian Oinarritutako Medikuntzaren tankeran aurkeztu dituzte: bai diagnostikoari edo tratamenduari buruzko galderak egiteko moduari, bai informazioa bilatzeko metodoari eta bai artikuluen azterketa kritikoari dagokienez.

Bilera klinikoak

Azken eguneratzea: 2014/12/09