Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, Euskadiko Txertaketen Batzorde Aholkulariaren gomendioak kontsultatu eta balioetsi ostean, barizelaren kontrako txertoa haurren txertaketa-egutegian sartzea erabaki du. Bigarren bizi urtean ipiniko da txertoa, 2016tik aurrera.
Txertaketa aldiaren hasiera: 2016ko apirilak 1
Xede-populazioa: EAEn bizi diren haurrak eta 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoak.
Txertoa ipintzeko irizpidea: bi dosi:
Lehendabiziko dosia, 15. hilabetean. Horrek esan nahi du indarrean den egutegian txertoa ipintzeko beste une bat gaineratu behar dela.
Bigarren dosia, 4. urtean. Txerto biriko hirukoitzaren dosiarekin batera (elgorria, errubeola, parotiditisa). Bigarren dosia 2019tik aurrera ipiniko da.
Barizelaren kontrako txertoa, 10. urtean
Neurri iragankor gisa, 2015a baino lehen jaio diren haurren kasuan, 10 urteko haurrei txertoa ipintzen jarraituko du Jaurlaritzak, harik eta 2015ean jaiotakoen taldea esandako adinera iritsi arte.