BIDAIA- ETA OTORDU-GASTUAK

Agiri-ereduen bankua

Definizioa

Langile batek lan kontuak direla-eta egin behar izan duen bidaia edota dieta-gastuak biltzen dituen agiria da. Gastu horiek langileak berak ordaindu behar izan ditu eta kobratu ahal izateko egindako gastuen ordainagiriak erantsi behar dizkio honako agiriari.

Bidaia-gastuen artean honako hauek onartzen dira: garraioa (hegazkina, trena...), erregaia, bidesaria, TAO...; dieta-gastuen artean, aldiz, honakoak onartzen dira: bazkari / afariak eta ostatu hartzeak.
Oso agiri aldakorra da, beraz, enpresa bakoitzak hautatu behar izango ditu behar dituen edo adieraztea komeni zaizkion datuak.

Azken eguneratzea: 2007/02/21