Langilearen datuak
Langilearen datuak adierazi behar dira atal honetan. Eskatutako datu kopurua enpresak erabiltzen duen inprimakiaren araberakoa izango da; baina, honako hauek dira bidaia- eta otordu-gastuak adierazteko agiri gehienetan agertzen diren datuak:
Izen-abizenak
NAN edo IFZ
Euskaraz zenbakiek milakoetan puntua daramate; baina ez kodea, urtea edo telefono zenbakia adieraziz gero; beraz, kasu hauetan, ez dugu punturik jarriko.
NAN: 78888440-G
IFZ: K-48264030
Helbidea
Hauxe da helbidea adierazteko modu egokia:
Aralar kalea 6, 5.B
Aretxabaleta etorbidea 1, 2.D
Aita Patxi enparantza 3
Kalea, enparantza edo etorbidea moduko hitzak letra minuskulaz idazten dira, eta koma atariko zenbakiaren eta solairukoaren artean jartzen da. Bestalde, atearen letra maiuskulaz idatzi behar da.
Manuel Iradier 7, 3.a(hirugarren solairuan bizi da)
Manuel Iradier 7, 3.A(hirugarren solairuan bizi da, A letran)
Lanpostua eta lan-kategoria
Saila