Mezua
Atal honetan bidali nahi den mezua idatzi behar da; horretarako estilo neutroa erabiliz.
Posta elektroniko bidezko mezuak, normalean, ez dira oso luzeak izaten. Eman beharreko informazioa luzeegia izanez gero, hobe da erantsitako fitxategi batean ematea.
Derrigorrezkoa da mezua idaztea. Ez da komeni erantsitako fitxategiak mezurik gabe bidaltzea: hartzailea agurtu eta bidalitakoa zer den adierazi behar da, behintzat.