Igorlearen datuak
Bukaerako agurraren ostean igorlearen datuak idatzi behar dira:
- izen-abizenak
- kargua
- zerbitzua / saila
- telefonoa
Kargu ofizial eta akademikoak letra xehez idatzi behar dira: euskaltzaina, zuzendaria, kontseilaria, ministroa, e.a. Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Durangoko Udaleko alkatea...
Gorka Errekabeitia Solozabal
Adarbarriko zuzendaria
Adarbarri egoitza
943 125 125