Estilo aholkuak
Estilo neutroa
Posta elektronikoen bidezko mezuak idazterakoan, estilo erraza eta zuzena erabili behar da, eta neutroa izan behar du: ez landuegia, ez informalegia; azken finean, mezu mota hauek idazki arrunten seriotasuna galdu dute, baina ez beraien eragina.
Kontuz laburtzapenekin
Mezu mota honetan laburdura eta sigla ugari erabiltzeko joera dago; baina kontuz ibili behar da horrekin, beharbada hartzaileak ez dituelako ezagutuko eta, beraz, ez duelako mezua ondo ulertuko.