Posta elektronikoa

Agiri-ereduen bankua

Bukaerako agurra

Idazkiaren hartzaileari nolako formaltasun-maila dagokion, halako agurra aukeratu behar dugu.

Amaierako formulak honako hauek izan daitezke:

Formaltasun maila
Formalak Adeitasunez, agur.
Begirunez, agurtzen zaitut.
Zure erantzunaren zain, agur.

Ahalik eta lasterren erantzutea eskertuko genizuke.
Cordialmente se despide
Atentamente le saluda
Esperando su respuesta, le saluda
Le agradeceríamos respondiera lo antes posible.
Neutroak Horrenbestez, agur.
Besterik gabe, agurtzen zaitut.
Un saludo.
Hurbilak Agur bero bat. Un fuerte abrazo.

Hala eta guztiz ere, posta elektronikoan ez da gutunetan besteko formaltasun maila gorde behar, ohar itxura hartu dutelako; seriotasuna galdu barik baina.

 

Azken eguneratzea: 2007/02/20