Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030

LTD Instalatzaileak

Telekomunikazioko ekipoak edo sistemak jartzeko edo horien mantentze-lanak egiteko baimena duten enpresak Telekomunikazioen Instalatzaileen Erregistroan alta emanda daudenak dira. Erregistro hori izaera publikokoa eta eremu nazionalekoa da, eta Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizarterako Estatu Idazkaritzak sortu zuen. Apirilaren 4ko 401/2003 Errege Dekretuaren bidez onartutako Erregelamenduan xedatutako baldintzak betetzen dituzte enpresa horiek.
Erregistroan izena emanda egotea gaikuntza-titulua da. Halako jarduerak baimenik gabe egitea arau-haustetzat hartuko da; hain zuzen, Telekomunikazioei buruzko azaroaren 3ko 32/2003 Lege Orokorraren 54. artikuluaren k) paragrafoan ezarritakoaren aurkako arau-haustetzat.

Esteka honetan kontsulta dezakezu erregistroan alta emanda dauden enpresa instalatzaileen datu-basea: Instalatzaileen erregistroa

Lanak amaitu ostean, eguneratze-lanak egin dituen telekomunikazio-enpresa instalatzaileak Instalazio Buletinaren ale bat eman behar dio jabeari edo bizilagunen komunitateari (Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren 077/2006 Aginduaren III. eranskinean dago buletinaren eredu normalizatua). Horrekin batera, Proben Protokoloaren ale bat ere emango dio (IV. eranskinean dago eredu normalizatua), egindako lanei buruzko atalak beteta dituela. Hori guztia lanak adostutakoari jarraiki egin direlako bermea izango da.
Hogei eguneko epea baino lehen, lanak bukatzen direnetik kontatzen hasita, instalazio-aldaketari buruzko Akordioaren, Analisi Dokumentatuaren, Azterketa Teknikoaren edo Telekomunikazioen Proiektu Teknikoaren kopia bat aurkeztu behar du dagokion Probintziako Telekomunikazioen Ikuskapen Buruzagitzan, bai eta Instalazio Buletina eta Proben Protokoloa ere. Azken horiei dagokienez, lanak amaitutakoan bidali behar dira, egindako lanei dagozkien atalak beteta dituztela.

Azken aldaketako data: