Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030

Zer da ARDATZ 2030

Ardatz 2030Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko Plan Estrategikoa eta Gobernu Digitalaren Estrategia, ARDATZ 2030, XII. legegintzaldirako plan estrategikoetako bat da eta XII. legegintzaldirako Gobernu Programaren (pdf, 800 Kb) Gobernu Digitalaren Euskal Estrategia abian jartzeko konpromisoa gauzatzen du.

Ardatz 2030en dokumentua osorikARDATZ 2030 planaren dokumentua (PDF, 9 MB)

ARDATZ 2030 bertsio laburtua (PDF. 6 MB)

Hau izango da gizateriak izan duen trantsiziorik azkarrena (...). Teknologiak gizartearen alderdi askotan eragingo du, aurrekaririk gabeko abiadura, eskala eta zabaltasunarekin. Erantzun politikoek ikuspegi zabala eta proaktiboa izan behar dute, teknologiaren erronkak aukera bihurtzeko. (NBE)

ARDATZ 2030 planak gobernantzaren, berrikuntzaren eta gobernu digitalaren arloko plangintza estrategikoa osotasun bakar gisa jorratzen du; dokumentu bakar bat, haren prestaketa koherentea, haren hedapenaren eraginkortasuna eta neurri eta jardueren betearazpena erraztuko dituena, bai eta neurri eta jarduera horien kontrola, jarraipena eta ebaluazioa ere. Neurri horiei esker, administrazio digital, erraz, parte-hartzaile eta garden baterantz egin ahal izango da, herritarrekiko harremanetan.

COVID-19aren pandemiak sortutako krisi sanitario, sozial eta ekonomikoak inoiz baino nabarmenago utzi du administrazioaren modernizazioan sakontzeko beharra, eta, horretarako, pertsonen eta administrazioen arteko harremanak digitalizatu behar dira.

Helburua da estrategia bat ezartzea administrazio publikoan kudeaketa-eredu berriak eta gobernantza-kultura berri bat bultzatzeko, datuen erabileran aurrera egitea zerbitzuak diseinatzeko eta enpresetan eta herritarrengan berrikuntza sortzeko, horiek jarduera ekintzaileetarako erabil baititzakete. Hori guztia erakunde eta organismo publikoen arteko lankidetzazko gobernantzaren eta koordinazioaren esparruan, pertsonak Eusko Jaurlaritzaren politiken eta helburuen erdigunean kokatzeko.

Azken batean, gobernantzaren, berrikuntzaren eta gobernu digitalaren bidez balio publikoa sortzea da helburua, herritarren beharrei erantzuteko.

Beharrak

Herritarrak eta gizartea

  • Zuzeneko eta zeharkako aurrezpena
  • Herritarren pertzepzioa hobetzea
  • Bizi-kalitatea eta gizarte-ongizatea hobetzea
  • Administrazioarekiko konfiantza hobetzea
  • Komunitate zibikoa eta soziala indartzea

Sektore publikoa

  • Zuzeneko eta zeharkako aurrezpena
  • Zerbitzu publikoen kaliatea hobetzea
  • Gaitasun publikoa sortzea
  • Ezagutzaren transferentzia
  • Kide izatearen sentimendua eta zerbitzu publikoa

Balio publikoa sortzea

Gobernantza publikoa

Herritarrek erabakietan parte hartzea eta zerbitzu publikoak sortzea

Berrikuntza publikoa

Lehendik dauden elementuak hobetzea edo elementu berriak ezartzea

Gobernu digitala

Gaitasun analitiko eta prediktibo handiko e-Administrazioan IKTak erabiltzea, datu eta zerbitzu digital errazetan oinarritutako erabaki arinak hartzea