Eusko Jaurlaritza

Zuzentzeko neurriak

Zerbitzuen karta honetan jasotako konpromisoak, gure borondatearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, ezin badira bete, ahalik eta lasterren abiaraziko dira ez-betetze hori konpontzeko behar diren ekintzak.
Nolanahi ere, Zerbitzuen Karta honetan hartutako konpromisoak bete ez direla uste baduzu, erreklamazioa egin ahal izango duzu, kartaren ardura duen unitateari zuzenduta:

Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitalak Zuzendaritza
Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
Eusko Jaurlaritza
Donostia kalea 1
01008 Vitoria-Gasteiz

Ez-betetzea egiaztatzen bada, Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletarako Zuzendaritzako titularrak interesdunari idatziz jakinaraziko dio zergatik ezin izan zuen konpromisoa bete, eta ez-betetzea konpontzeko zer neurri hartu dituen, edo, hala badagokio, behar diren azalpenak emango dizkio.

40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Araubide Juridikorenak aratuko du Administrazioaren ondare-erantzukizuna, Legearen IV. kapituluan ezarritakoaren arabera.

Azken aldaketako data: