Segurtasun Saila

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024. Hautesleak. Nola bozkatu behar da? Itsasontzietako langileen botoa

Nork eman dezake botoa?

Horrela bozka dezakezu, posta bidez, baldintza hauek betetzen badituzu:

  • Egoiliarren Hautesle-erroldan Euskadiko udalerri batean inskribatuta egotea.
  • Espainiako bandera daukan itsas zabaleko arrantza flotako, Armadako edo merkataritza nabigazioko itsasontzietako langilea izatea.
  • Hauteskundeen deialditik hauteskunde-egunera bitarteko aldian ontziratuta egotea.
  • Aldi horretan, Espainiako lurraldean dagoen portua ukitzea, aurretik zein izango den jakin behar duzuna.

Nola egin behar da eskabidea?

Posta bidez bozkatzeko eskabidea itsasontzitik egin behar da. Horretarako, irratitelegrafia, mezu elektroniko edo fax bidez, dagokizun Hautesle-erroldaren Bulegoari (HEB) mezu bat bidali behar diozu, hautesle-erroldako inskripzio-ziurtagiria eta bozkatzeko dokumentazioa bidal diezazuten eskatzeko.

Mezuaren barruan datu hauek agertu behar dira:

  • Izena-abizenak
  • NAN zk.
  • jaiotze-data
  • jaiotze-probintzia eta –udalerria.
  • zure bizilekuko udalerria hautesle-erroldan
  • helbidearen kalea eta zenbakia
  • itsasontziaren izena
  • aurreikusita dagoenaren arabera, ontzia porturatuko den portu edo portuak eta data zehatzak.
  • hauteskunde-dokumentazioa beste ontzi baten bidez jasotzeko aukera egonez gero, adierazi zein den dokumentazio hori bidali behar deneko ontzia, zein den armadorea edo zein den kontsignatarioa.

Posta bidez bozkatzeko eskabidea egiteko epea hau da: otsailaren 27tik apirilaren 11ra.

Nola bidali nire botoa?

Hautesle-erroldaren Bulegoak (HEB) posta bidez bozkatzeko zure eskabidea jaso ondoren, hautesle-erroldan idatziko dute posta bidez bozkatuko duzula. Beraz, ezin izango duzu aurrez aurre hauteskunde-mahaian bozkatu.

Horren ondoren, eskabidean adierazi duzun ontzira, portura edo armadorearengana HEBek dokumentazio hau bidaliko diozu (apirilaren 1etik 14ra):

  • jarraibide-orria
  • boto-paperak
  • bozketako gutun-azala
  • «Hauteskunde-mahaiko lehendakari jauna edo andrea» aipamena duen gutun-azala. 

 Dokumentazio hori norberak hartu ondoren, hau egin behar duzu:

  1. Hautagaitzaren boto-papera aukeratu
  2. Boto-papera bozketako gutun-azalean sartu
  3. Hauteskunde-mahaiko lehendakariari zuzendutako gutun-azalean honako hauek sartu:
    • bozketako gutun-azala barruan boto-papera duena
    • erroldako inskripzio-ziurtagiria
  4. Ontzia estatuko edozein portutan atrakatzen denean, joan zaitez posta-bulego batera gutun-azala posta ziurtatu eta presazkoaren bidez bidaltzeko. Gutun-azalak ez du frankeorik behar.

Bidaltzeko azken eguna hau da: apirilaren 18a (AAEEren apirilaren 3ko akordioaren bidez luzatua). Lehenbailehen egitea gomendatzen dizugu, epearen barruan jasotzen dutela ziurtatzeko.

Informazio gehiago nahi baduzu, hona jo: 605/1999 ED.