Segurtasun Saila

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024. Hautesleak. Nola bozkatu behar da? Espetxeratutakoen botoa

Nork eman dezake botoa?

Horrela bozka dezakezu posta bidez, baldintza hauek betetzen badituzu:

  • Hauteskundeen deialditik hauteskunde-egunera bitarteko aldian espetxeratuta egotea.
  • Bozkatzeko eskubideaz gabetuta ez egotea.

Nola egin behar da eskabidea?

  1. Espetxe bakoitzeko Zuzendaritzak Correosi eskatu behar dio espetxera eraman diezazkion bozkatzeko eskabide-inprimakiak.
  2. Espetxeratutakoek posta bidezko eskabide-inprimakia bete behar dute.
  3. Inprimakiak Correosko langileari eman behar zaizkio, baina aurretik espetxeratutakoak bere burua identifikatzeko dokumentua erakutsi behar du- NAN, pasaportea, gidabaimena edo espetxeratutakoen identitate-dokumentua-, eta dokumentu horrek titularraren argazkia izan behar du.

Nola bidali nire botoa?

Hautesle-erroldaren Bulegoak Correosera bidaliko ditu nahiko gutun-azal eta boto-paper, eta erroldan inskribatuta egotearen ziurtagiria. Correoseko langileek espetxean bertan hautesle eskatzaileei eman behar dizkiete.

Hautesleak hau egin behar du:

  1. Boto-papera aukeratu eta bozketako gutun-azalean sartu. Gero, gutun-azala itxi.
  2. Boto-papera barruan daukan gutun-azala eta erroldako inskripzio-ziurtagiria hauteskunde-mahaira zuzendutako gutun-azalean sartu.
  3. Gutun-azal hori Correoseko funtzionarioari eman eta hark dagokion hauteskunde-mahaira helaraziko du