Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

TEKgunearen jardunaldien bideoak

Argitalpen-data: 

1. jardunaldia – asteazkena, martxoaren 24a. Zerbitzuak eta softwarea berrerabiltzea. [09:30 - 12:30]


Polentzi Urkijo Sagredo. Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea.

Xabier Arrieta Goiri. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien zuzendaria.

TEKgunearen aurkezpena

TEKGUNEA Eusko Jaurlaritzaren Software Libreko Bulegoaren bilakaera gisa sortu da, zerbitzuen eta softwarearen berrerabilpena sustatzeko, IKTen ezagutza partekatzeko eta "Beriain Foroa"-ren bidez teknologia-proiektuetan administrazioen arteko lankidetza sustatzeko.


Javier Bikandi - Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako zuzendaria

"Nire Karpeta", Euskal Administrazio Publiko osorako egoitza elektronikoa.

"Nire karpeta" herritar, entitate edota erakundeen atal pertsonalizatua da Euskadi.eus-en, Eusko Jaurlaritzarekin dituzten harremanetan.

"Nire karpeta" atalak aukera ematen die herritarrei ondorengo atazak egiteko:

  • Abian dauden edo amaituta dauden espedienteak kontsultatzea
  • Jakinarazpenak eta komunikazioak jasotzea. Egiteke dauden jakinarazpenetara sar zaitezke, bai eta dagoeneko jasota edo baztertuta dauden jakinarazpenetara ere.
  • Egindako eta egiteke dauden ordainketak kontsultatzea. Ordaintzeke dauden ordainketen kasuan, ordainketa-pasabiderako sarbidea du, ordainketa online egin ahal izateko.
  • Ziurtagiriak kontsultatzea.

Deskargatu aurkezpena "Nire Karpeta", Euskal Administrazio Publiko osorako egoitza elektronikoa (PPTX, 1 MB) 


Eneko Astigarraga

Euskal Administrazio publikoaren softwarea berrerabiltzeko biltegia

Eusko Jaurlaritzako Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzak sortu zuen 2010eko maiatzean Software Librea Bultzatzeko Bulego Teknikoa ("SALE" izenekoa), Eusko Jaurlaritzaren software librearen arloko barne (sailak eta erakundeak) eta kanpoko jarduketak bultzatzeko asmoz, Zuzendaritza honen jarraibideen arabera. Bulego honen eginkizunetako bat izan da softwarea berrerabiltzeko gordailu publiko bat prestatzea eta argitaratzea; hasieran, proiektu horrek Eusko Jaurlaritzaren softwarea baino ez zuen kontuan hartzen. Gaur egun, berriz, lanean ari gara euskal administrazio publiko osoaren softwarea jasotzeko eta argitaratzeko, TEKgunea proiektuaren webgune berriaren bidez.

Deskargatu aurkezpena Euskal Administrazio publikoaren softwarea berrerabiltzeko biltegia (PDF, 3 MB) 


Alex Lara

Nire Ordainketa, euskal administrazioaren ordainketa-pasabidea

"Nire ordainketa", funtsean, finantza-erakundeekiko elkarreragingarritasunaren azpiegitura bat da. Ondorengo erabilera hauek ahalbidetzen ditu: web ordainketa, leihatilan ordaintzea, ordainketa mugikorra, ordainketa seguruaren estandar berrietara egokitzeko lanean ari gara eta ordainketa tokenizatuaren funtzionalitate berri bat txertatuko da laster.

Deskargatu aurkezpena Nire Ordainketa, euskal administrazioaren ordainketa-pasabidea (PPTX, 1 MB) 


Raquel Garay

NISAE, Euskadiko administrazioen elkarreragingarritasun- eta segurtasun-nodoa

Herritarrek administrazio publikoen esku dauden datuak eta dokumentuak ez aurkezteko duten eskubidea gauzatzeko, Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiekin, hiru lurraldeetako hiriburuekin, Eudelekin eta IZENPErekin lankidetzan, NISAEren garapena bultzatu du (Euskadiko administrazioen elkarreragingarritasun eta segurtasun nodoa).

NISAE, banatutako kudeaketa-eredu baten inguruan antolatzen den datu-trukerako irtenbide komuna izateaz gain, Euskadiko administrazio guztien artean elkarlanean aritzeko modu bat da, eta horri esker, nodoaren gobernantza-plana eta haren funtzionamendu- eta bilakaera-ildoak definitu ahal izan ditugu.

Deskargatu aurkezpena NISAE, Euskadiko administrazioen elkarreragingarritasun- eta segurtasun-nodoa (PPTX, 2 MB) 


Francisca Pulgar

Euskadiko Liburutegi Zerbitzua

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak kudeatzen du Euskadiko liburutegi publikoen sarea. Sare horrek datu-base bakar batean biltzen du informazio mordoa, eta sare hori osatzen duten liburutegi guztientzat komuna den liburutegi-kudeaketako programa baten bidez katalogatu eta zabaltzen da. Liburutegi horien elkarlanari esker, herritarren eskura jartzen dira 6.000.000 dokumentu baino gehiago. Horren ondorioz, edozein udalerritatik, katalogoari kontsulta eginez edo gure erreferentziako liburutegira bisita eginez, dokumentazio hori guztia eskura daiteke. Gainera, bilatzen ari garen liburua eskuragarri ez badago, sareko beste liburutegi batzuei eskatu daiteke, eta liburutegien arteko mailegu-zerbitzuaren bidez, eskatutako dokumentuak jasoko ditugu.

Deskargatu aurkezpena Euskadiko Liburutegi Zerbitzua (PPTX, 1 MB) 


Galderak - Erantzunak


2. Jardunaldia – osteguna, martxoaren 25a [9:30 - 12:30]

 

Valentín García Souto

Quantum Computing. Bizkaiko Foru Aldundia - Lantik.

Nola funtzionatzen du teknologia kuantikoak? Benetan baliagarria al da administrazio publikoarentzat? Erronka edo moda berri baten aurrean gaude? Zer ematen dute ordenagailu tradizionalen 1 eta 0 gaineko qbit-ek? Bizkaiko Foru Aldundiak erronka bat onartu du: sortzen ari den teknologia horri buruzko informazioa ematea eta ezagutza partekatzea.

Deskargatu aurekezpena Quantum Computing. Bizkaiko Foru Aldundia - Lantik. (PDF, 13 MB) 


Guzmán Garmendia Pérez - Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusia

Datuaren Gobernua (ibilbide-orria). Nafarroako Gobernua

Mundu guztia bat dator XXI. mendean Datuak izango duen garrantzia, bereziki Administrazio Publikoarentzat. Nafarroako Gobernuak gobernantza-bide hori jorratu du, eta bere esperientzia ekarriko digu, hasierako pausotik Datuaren Gobernuaren tresna bat ezartzeraino.

Deskargatu aurkezpena Datuaren Gobernua (ibilbide-orria). Nafarroako Gobernua (PDF, 2 MB) 


Oscar Guadilla

Adimen artifizialak euskaraz hitz egiten du. Eusko Jaurlaritza - EJIE

Zalantzarik gabe, Itzuli proiektua itzulpen-zerbitzu bat baino askoz gehiago da; izan ere, Adimen Artifizialeko sistema batetik sortu bada, sortzen ari diren teknologiek gure hizkuntzarekin lan egin eta harremanak izan ahal izango dituzte herritarrekin. EJIEk proposatzen digu etorkizun digitala euskaraz bistaratzen has gaitezela.

Deskargatu aurkezpena Adimen artifizialak euskaraz hitz egiten du. Eusko Jaurlaritza - EJIE (PDF, 2 MB) 


Miguel Ángel Hernández

Zibersegurtasunaren erronkak pandemia-garaian. Gipuzkoako Foru Aldundia - IZFE

IZFE-k Covid osteko aldiko zibersegurtasunaren erronkei buruzko mahai-ingurua.

IZFE da Gipuzkoako Administrazio Publikoaren informatika zerbitzuen foru sozietatea. Zerbitzuak ematen dizkie, informazio eta komunikazio teknologien (IKT) ingurunean, Gipuzkoako Administrazio Publikoaren bi zutabe handiei, Foru Aldundiari eta Lurraldeko udalerriei.

Atal honetan, Gipuzkoako hainbat eragile publiko izango ditugu, hala nola Foru Aldundia bera (IZFE bidez), Industria (ZIUR Fundazioa) eta Tokiko Administrazioa (Donostiako Udalatxea), aro berri honetan dituzten esperientziak eta pertzepzioak azaltzeko.


Olatz Garamendi Landa. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua