Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Albisteak

 

Zer da TEKgunea?

Ongi Etorri Euskal Administrazio Publikoarentzako berrikuntza teknologikoko lan-gune eta topaketa honetara.

Webgune honetatik atea ireki nahi dugu aldundiek, udalek, erakundeek, sozietate publikoek eta Eusko Jaurlaritzak beren ezagutza partekatu ahal izan dezaten sortzen ari diren teknologiei, berrikuntza-proiektuei, berrerabiltzeko software-garapenei edo herritarren onurarako balioa, eraginkortasuna eta efizientzia ekarriko duten administrazioen arteko lankidetza-proposamen berriak bultzatzeari buruz.

Lankidetza publiko-pribatuko ereduak kontuan hartuta, espazio hori parte hartzeko eta modu aktiboan entzuteko lekua ere izatea nahi dugu enpresentzat, unibertsitateentzat, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarearentzat, klusterrentzat eta enpresa berritzaileen elkarteentzat.

Gure ezagutzaren atalean era parte-hartzailean ezagutaraziko ditugu ekintza sortzeko proposatzen diren sortzen ari diren gai guztiei buruzko informazio, iritzi eta eztabaida guztiak (Poc, Pilotuak eta Partaidetza Proiektuak Euskal Administrazio Publikoaren artean).

Gainera, gure Aplikazioen Katalogoaren ataletik software-zerrenda bat eskuratu ahal izango da, jendaurrean berrerabiltzeko. Gaur egun 73 aplikaziok osatzen dute katalogo hori, gehienak Eusko Jaurlaritzak argitaratutakoak, eta 2020. urtean bultzada berri bat izatea nahi dugu, Euskal Administrazio Publiko osoaren parte-hartzearekin.

Ezagutza partekatzea

TEKGUNEA, batez ere, sortzen ari diren teknologiei eta horiek herri-administrazioan herritarren onurarako izan dezaketen aplikazioari buruzko ezagutza partekatzeko topagunea da. Ekarpen hori egiteko zerbait baldin badaukazu, lankidetzarako gune bat izango da, eta beti egongo gara zabalik zure partaidetzarako. Gai hauetan elkarrekin lan egitea proposatzen dizuegu, besteak beste:

Erlazionatutako webguneak