Itzulpenaren konfiantza-indizea
?????
Barne-adierazle horrek erakusten du sistemak zenbateko konfiantza duen sortutako itzulpenean. Izarrak erabiltzen dira testua ebaluatzeko, betiere jariakortasuna eta zehaztasuna aintzat hartuta: bost izar izateak esan nahi du espero daitekeen mailarik altuena duela. Nahiz eta itzulpenak kalitate onekoak izango diren beti, jatorrizko testuaren konplexutasunaren arabera, kalitatearen maila alda daiteke. Gogoan izan izar gutxiago izateak ez duela zertan adierazi itzulpena okerra denik. Esan nahi duena da sistemaren ustez itzulpenaren zenbait alderdi agian ez direla zehatz-zehatzak.
Markatu blokeak
""Markatu blokeak" sakatuz gero, koloretan markatuko dira paragrafoak, itzultzaile neuronalak itzulpenari emandako konfiantza mailaren arabera. Zehazki, kolore hauek erabiliko dira (konfiantza maila handienetik txikienera ordenatuta):
- Beltza: proposatutako itzulpenaren konfiantza maila oso altua da.
- Urdina: konfiantza maila ertain-altua da. Baliteke testu hori itzultzeko aukera hobeak egotea.
- Gorria: konfiantza maila ertaina da; itzulpena zuzena izan daiteke, baina sistemak ezohikotzat jotzen du itzulitako edukia.