Ekonomia eta Ogasun Saila

Euskal Ogasunaren Urteko Txosten Bateratua 2018

Argitalpenak

-
 
IAI 2018EHE 2018
osoa (19,3 MB) (2020/11/25)

Euskadiko Zerga-Koordinaziorako Organoak prestatutako txostena, Zergapideen elkar-egokitasun, erakidetasun eta lankidetasunari buruzko 3/1989 Legeak emandako egitekoak betetze aldera. Txostenaren helburua da urtean behin eta izaera bateratuaz Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen sarea osatzen duten ogasunen jarduera erakustea. Urteko Txosten Bateratuak bi atal nagusi dauka, A eta B, alegia, alde batetik I. eta II. Kapituluak, eta bestetik, III., IV. eta V. Kapituluak, hurrenez hurren, bere baitan daramatzatenak.I. eta II. Kapituluetan gure ogasunaren ezaugarri bereziak aurkezten dira baita haren zerga harremanak eta Euskal Herriaren finantzaketa sistema ere. Itunaren edukiari, araugintzarako eta ordainarazteko ahalmenari eta itundutako zergen arteko konexio guneei berrikuste bat ematen zaie. Gainera jaso da barne antolamendurako eredua ogasun gaiei dagokienez: Estatuari ordaindu beharreko kupoa, zeharkako zergengatiko doiketak, eta euskal erakundeen arteko baliabideen banaketa.Bigarren atalean aztergai dugu Administrazioaren maila bakoitzeko jarduera eta horretarako III. Kapituluak Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusia aztertzen du eta IV. Kapituluak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunak, ordea, eta V. Kapituluak toki ogasunak. Zerga eta ekonomia alorretako kudeaketak azpimarragarrien dituen gaiak, zerga bakoitzari lotuta, eta gainera arauetan izandako aldaketa esanguratsuenei buruz analisi labur bat egin da.Azkenik, Urteko Txosten Bateratuak lau eranskin dauka osagarri moduan. I. Eranskinak laburpen bat eskaintzen du foru ogasunek araugintzan eginiko jarduketari buruz, II. eta III. Eranskinek, ordea, ekonomia eta zerga alorretan ogasun horiek egin duten kudeaketari buruz informazioa ematen dutelarik. Azkenik, IV. Eranskinak aztergai du zerga eta ekonomia alorretan toki ogasunek eginiko kudeaketa, udalerrien arabera xehatua datorrena.

Sekzioak                                                                                                                                                           
Aurkibidea
I. Kapitulua - Zerga Harremanak eta finantzaketa sistemak
II. Kapitulua - Zerga Harremanak
III. Kapitulua - Finantza-harremanak
IV. Kapitulua - Koordinazio eta Lankidetzarako organoak
V. Kapitulua - Baliabideen Banaketa Euskal Erakundeen artean eta beste diru-sarrera batzuk
VI. Kapitulua - Euskadiko Ogasunaren kudeaketa
VII. Kapitulua - Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Ogasunak
VIII. Kapitulua - EAEko Toki Ogasunak
Eranskinak

 Aurreko txostenak                                                                                                                                           

           

Azken aldaketako data: