Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Arautegia

Inprimatu

139/2025 DEKRETUA, uztailaren 1ekoa, Euskadin erlezaintza antolatzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 136
  • Hurrenkera-zk.: 3148
  • Xedapen-zk.: 139
  • Xedapen-data: 2025/07/01
  • Argitaratze-data: 2025/07/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoak eskumena dauka arau-xedapenak onesteko nekazaritzaren eta abeltzaintzaren esparruan, ekonomiaren antolamendu orokorraren arabera, Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 10.9 artikuluaren eta Konstituzioaren 148.7 artikuluaren bidez.

Gainera, honako hauek aipatu behar dira: abere-ekoizpen eta -osasunaren alorreko zerbitzuak Estatutik Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatzeari buruzko uztailaren 24ko 2030/1981 Errege Dekretua eta nekazaritza arloan transferitutako zerbitzuen laguntza-unitateak Estatutik Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatzeari buruzko apirilaren 19ko 789/1985 Errege Dekretua.

Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legeak Euskadiko nekazaritza- eta elikadura-politika definitzeko balio behar duten printzipio inspiratzaileak ezartzen ditu, eta, bere araubideak landa-sektoreari eragiten dio (nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza barne), bai eta elikadura-sektoreari ere (ekoizpenaren, eraldaketaren, ontziratzearen eta merkaturatzearen alorretan).

Erlezaintza antolatzeko otsailaren 10eko 33/2004 Dekretuak Euskadirako partzialki garatu zuen erle-ustiategiak antolatzeko arauak ezartzen dituen otsailaren 22ko 209/2002 Errege Dekretua. Horren bidez, gutxieneko arauak ezartzen dira erle-ustiategien jarduera behar bezala garatzea ahalbidetuko duten antolamendu zooteknikorako, sanitariorako eta ekipamenduetarako.

Otsailaren 22ko 209/2002 Errege Dekretuak ondoz ondoko aldaketak izan ditu 2005ean, 2006an, 2017an eta 2023an. Aldaketa horiek erlauntzen identifikazioari, erle-ustiategiko liburuaren edukiari, titularraren zaintza-betebeharrei eta osasun-plan integralari eragiten diote, eta, beraz, autonomia-erkidegoko araudian integratu behar da.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko abeltzaintzako ustiategietako arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituen otsailaren 25eko 50/2025 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako abeltzaintza-ustiategien eraikuntza-, ekipamendu- eta funtzionamendu-betekizunak ezartzen ditu. Gainera, dekretu horrek abeltzaintza-ustiategien sailkapen berri bat ezartzen du, tamainaren araberakoa, eta prozedura bat xehakatzen du ustiategi berriak baimentzeko eta erregistratzeko edo daudenak aldatzeko administrazio-izapideetarako, tamainaren arabera. Erle-ustiategien eta ustiategi horietako erlezaintzako produktuen erauzketa- eta ontziratze-instalazioen berezitasunak ere jasotzen dira.

Halaber, Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorra (REGA) ezartzen eta arautzen duen martxoaren 26ko 479/2004 Errege Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko erle-ustiategiek inskribatuta egon behar duten REGA ezarri eta arautzen da.

Bestalde, 2006an, indarrean sartu zen Europako araudi berri bat, elikadura-produktuen higieneari buruzkoa, Higiene Pakete gisa ezagutua. Araudi hori honako hauek arautzen dute: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 29ko 852/2004 (EE) Erregelamendua, elikagaien higieneari buruzkoa; eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 29ko 853/2004 (EE) Erregelamendua, animalia-jatorriko elikagaien higiene-arau espezifikoak ezartzen dituena. Beranduago, elikagaiei eta pentsuei buruzko legeria eta animalien osasun eta ongizateari, landare-osasunari eta produktu fitosanitarioei buruzko arauak aplikatzen direla bermatzeko egindako kontrolei eta bestelako jarduera ofizialei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko martxoaren 15eko 2017/625 (EB) Erregelamendua argitaratu zen.

Elikagaien higieneari buruzko 2004ko apirilaren 29ko 852/2004 (EE) Erregelamenduaren arabera, erlezaintzako produktuen erauzketa- eta ontziratze-eragiketak ustiategiko instalazioetan egitea ekoizpen primarioarekin lotutako eragiketatzat hartzen da. Elikagaien higieneari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 29ko 852/2004 (EE) Erregelamenduaren eranskinak, A atalean, ezartzen ditu ekoizpen primarioari eta lotutako eragiketei aplikatu behar zaizkion higienearen arloko xedapen orokorrak.

Erlezaintzako produktuen berezitasunak, erauzketa- eta ontziratze-prozesua eskatzen dutenez, Erregelamendu horrek aintzat hartzen dituen produktu primario gehienekiko nahiko desberdinak egiten ditu; hala ere, erregelamendu horrek ez ditu ezartzen ustiategian bertan egindako manipulaziorako (erauzketa eta ontziratzea) gutxieneko baldintzak. II. eranskinean zehazten dira elikadura-produktuei zuzendutako lokaletarako betekizun orokorrak, baina ez da aplikatzekoa; izan ere, eztiaren erauzketa eta ontziratzea ustiategian beran egiten da, eta ekoizpen primarioari lotutako eragiketa da.

Animalia-jatorriko elikagaien higiene-arau espezifikoak ezartzen dituen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 29ko 853/2004 (EE) Erregelamendua animalia-jatorriko elikagaietan aplikatu behar da, eta animalia-jatorriko elikagaietarako higiene-arau espezifikoak ezartzen ditu. Betekizun higieniko-sanitarioak garatzen ditu III. eranskinean, baina soilik zenbait produktutarako. Erlezaintzako produktuek ez dute berariazko betekizunik eranskin horretan.

Horregatik, beharrezkoa da Europako araudia garatzea, gutxieneko higiene-betekizunak ezarriz ustiategian bertan dauden erlezaintzako produktuen erauzketa- eta ontziratze-lokaletarako. Gainera, estatuko eta autonomia-erkidegoko antolakuntza-araudian (otsailaren 22ko 209/2002 Errege Dekretua eta otsailaren 25eko 50/2025 Dekretua) txertatutako aldaketen garrantzia aintzat hartuta, beharrezkoa da otsailaren 10eko 33/2004 Dekretua indargabetzea eta Euskal Autonomia Erkidegoan erlezaintzaren arloan aplikatu beharreko oinarrizko araudia jasoko eta garatuko duen arau berri bat onestea.

Horrela, dekretu hau Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legean aurreikusitako erregulazio egokiko printzipioetara egokituko da. Gainera, araua justifikatuta dago behar- eta eraginkortasun-printzipioen gainean, otsailaren 22ko 209/2002 Errege Dekretua betetzen dela bermatzeko interes orokorreko arrazoia dela eta.

Parekidetasun-printzipiora egokitzea bete egiten da; izan ere, aipatutako beharra artatzeko beharrezko araudia dago jasota, eta, beraz, beharrezkoa ez den edo zaharkituta dagoen araudia indargabetu da. Segurtasun juridikora egokitzeko printzipioa agertzen da arauak printzipio hori indartzen laguntzen duela ulertzekotan; izan ere, arloko araudiarekin koherentea da.

Dekretu hau egiteko aintzat hartu dira Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legea eta Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretua.

Gardentasun-printzipioari dagokionez, bete egiten da arauaren hartzaileei emandako partaidetza dela eta, aurretiazko kontsultako izapidearen eta entzunaldirako eta jendaurreko informaziorako izapidearen bidez.

Azkenik, eraginkortasun-printzipiora egokitzeari dagokionez, dekretu honek ez ditu beharrezkoak ez diren administrazio-kargak edo administrazio-karga osagarririk ezartzen.

Araua 17 artikuluk, xedapen iragankor batek, xedapen indargabetzaile batek, hiru azken xedapenek eta eranskin bat osatzen dute.

Dekretu hau prestatzeko aholkua eskatu zaie Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetako foru-aldundiei; erakunde profesionalei; eta sektoreko elkarte eta erakundeei.

Horrenbestez, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak proposatuta, Euskadiko Aholkularitza Batzorde Juridikoa entzunda, Gobernu Kontseiluak 2025eko uztailaren 1ean egindako bileran eztabaidatu eta onetsi ostean, honako hau

  1. Dekretu honen xedea da erlezaintza antolatzea eta gutxieneko higiene- eta osasun-betekizunak ezartzea erlezaintzako ustiapeneko erauzte- eta ontziratze-lokaletarako.

  2. Dekretu honetan jasotako xedapenak Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-esparruan dauden ustiategietan aplikatu beharko dira, baldin eta ekoizpen primarioa eta lotutako honako eragiketa hauek egiten badituzte:

    1. Erlezaintza bera. Erlauntzak maneiatzearekin lotutako jarduera guztiak barne hartzen ditu, baita erlauntzak ustiategiko instalazioetatik urrun egonda ere.

    2. Eztia eta erlezaintzako beste produktu batzuk zentrifugatzea, erauztea, ontziratzea eta enbalatzea ustiategiko instalazioetan bertan.

  1. Dekretu honen ondoreetarako, honako definizio hauek aplikatuko dira:

    1. Erlekumea: eztia ekoizten duten erleen (Apis mellifera) kolonia da.

    2. Erlauntza: erlekumeak, hura hartzen duen ontziak eta hark bizirauteko berezko eta beharrezkoak diren elementuek osatzen dute.

    3. Erlezaintza-kokagunea: erlategia kokatzeko tokia, loreak aprobetxatzeko edo negua igarotzeko.

    4. Erlategia: erlauntz-multzoa, titular batena edo gehiagorena, kokagune berean kokatua.

    5. Erlategi abandonatua: erlauntzen % 50 baino gehiago hilik dituen erlategia.

    6. Erlauntz hila: elementu bizien (intsektu helduak eta kumeak) jarduera biologikorik ez daukan erlauntza.

    7. Erlezaintza-ustiategia: edozein instalazio, eraikuntza edo toki, baldin eta eztia ekoizten duten erleak (Apis mellifera) eta horien erlauntzak erlategi batean edo gehiagotan banatuta badauzkate, eta horiek hazten, maneiatzen eta jendaurrean jartzen badira.

    8. Erlezaintza-ustiategiaren titularra: erlezaintza-jarduera garatu eta jarduera kudeatzeari lotutako arrisku eta erantzukizunak bere gain hartzen dituen pertsona fisikoa edo juridikoa.

    9. Koordenatu geografikoak: X eta Yn adierazitako koordenatuak, EPSG:25830 proiekzio-sistema bidez (Ardatza UTM:30 N. Datum:ETRS89).

    10. Erleen arraza-ekotipo autoktonoa: Apis mellifera iberiensis, erle beltz iberiarra.

  1. Erlezaintza-ustiategien sailkapen zooteknikoari erreparatuz, ustiategi horiek honela sailkatzen dira:

    1. Ekoizpenekoak: eztia eta beste erlezaintza-produktu (EP) batzuk ekoizten dituzte.

    2. Hautapen eta hazkuntzakoa: erleak hazi eta hautatzen dituzten (HH) erlezaintza-ustiategiak dira.

    3. Ingurune naturalaren polinizazioa: jarduera nagusia basa-landaredia polinizatzea da, ingurune osoaren balio ekologikoa indartuz (PN).

    4. Mistoak: aipatutako sailkapeneko jarduera bat baino gehiago pareko garrantziarekin tartekatzen dituzte (MS).

    5. Beste batzuk: aurreko ataletako sailkapenetara egokitzen ez direnak (BB).

  2. Erlauntz-kopuruari erreparatuz, erlezaintza-ustiategiak honela sailkatzen dira:

    1. Profesionalak: 150 erlauntz edo gehiagoko ustiategiak.

    2. Ez profesionala: 150 erlauntza baino gutxiago dituzten ustiategiak.

    3. Etxekoak: gehienez ere 15 erlauntz dituztenak, otsailaren 25eko 50/2025 Dekretuan xedatutakoarekin bat.

    4. Autokontsumokoa: ustiategi horietan lortutako erlauntzetako produktuak soilik familia-mailan kontsumitzen dira. Horrelako ustiategietako gehieneko erlauntz-kopurua ezingo da 15 baino gehiagokoa izan.

  3. Erlauntzen kokapenari erreparatuz, erlezaintza-ustiategiak honela sailkatzen dira:

    1. Erlezaintza-ustiategi transhumantea: erlezaintza-ustiategi horiek urtean zehar kokagune batera edo bestera lekualdatzen dituzte erlauntzak.

    2. Erlezaintza-ustiategi egonkorra: erlezaintza-ustiategi horietan erlauntzak leku berean daude urte osoan zehar.

  1. Erlezaintza-ustiategien erregistroak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetako foru-organoen abeltzaintzako erregistroen barruan egongo dira.

  2. Erlezaintza-ustiategiek ezingo dute euren jarduera martxan jarri erregistratuta egon barik eta dagokion identifikazio-kodea jaso barik, martxoaren 26ko 479/2004 Errege Dekretuaren 3.9 artikuluan xedatutakoarekin bat.

  3. Dagokion erlezaintza-ustiategien erregistroan inskribatzen den unean, erlezaintza-ustiategi bakoitzari identifikazio-kode bat esleituko zaio, Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorra ezarri eta arautzen duen martxoaren 26ko 479/2004 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoa betez.

  4. Dagokion lurralde historikoko foru-organoko erlezaintza-ustiategietan datuak inskribatzeko eta aldatzeko eskabideen izapidetzea lurralde historiko bakoitzak ezarritako moduan egingo dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan xedatutakoaren arabera.

  1. Erlezaintza-ustiategi egonkorren titularrek erlauntzak Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde bakarrean edo anitzetan badute, erlauntzak dituzten lurralde historikoan nahitaez izena emateko eskaera egin beharko diote agintari eskudunei, jarduera hasi aurretik.

    Erlezaintza-ustiategi transhumanteen titularrek Euskal Autonomia Erkidegoko lurralderen batean helbide fiskala izanez gero, helbide fiskala duten lurralde historikoaren dagokion agintari eskudunen aurrean nahitaez eman beharko dute izena erlezaintza-ustiategien erregistroan, jarduera hasi aurretik.

  2. Izen emateko eskaera horrek 209/2002 Errege Dekretuaren 5.2 artikuluan adierazten den gutxieneko informazioa jasoko du, hau da:

    1. Ustiategiaren titularren datuak: izen-abizenak, NANa eta sexua, pertsona fisikoak badira; eta sozietatearen izena edo izendapen soziala, pertsona juridikoen kasuan; bazkideen identifikazioa, sexua, helbidea, nazionalitatea, identifikazio fiskaleko zenbakia, posta-kodea, udalerria, lurralde historikoa eta telefonoa zehaztu beharko dira, bi kasuetan.

    2. Ustiategiarekin lotutako beste titular batzuen datuak: izen-abizenak edo izendapen soziala, IFZa edo IFKa eta ustiategiarekin daukan harremana. Pertsona fisikoak badira, sexua.

    3. Kokagune nagusiari buruzko datuak: helbidea, posta-kodea, udalerria eta lurralde historikoa.

    4. Autokontsumorako ustiategia den edo ez azaltzeko argibideak.

    5. Ekoizpen-sistemaren araberako sailkapena: transhumantea edo egonkorra.

    6. Iraunkortasun- edo autokontrol-irizpideen araberako sailkapena: ustiategi ekologikoak, integratuak edo arruntak.

    7. Errolda eta eguneratze-data.

    8. Hala badagokio, defentsa sanitarioko taldearen identifikazio-kodea, izen soziala, helbidea, posta-kodea, udalerria eta lurralde historikoa.

  3. Aurreko paragrafoan jasotako informazioaz gain, eskaerak honako informazio hau izan beharko du:

    1. Ustiategiaren sailkapen zooteknikoa, dekretu honen 3. artikuluaren arabera.

    2. Ustiategiaren kokaguneen eta instalazioen kokapen nominala eta kartografikoa.

    3. Ustiategiko azpiespezieen identifikazioa:

      Apis mellifera iberiensis, erle beltz iberiarra.

      Apis mellifera mellifera, erle beltz europarra.

      Apis mellifera lingustica, erle italiarra.

      Apis mellifera carnica, erle karnikoa.

      Apis mellifera caucasica, erle kaukasiarra.

      Buckfast erlea.

      Beste arraza garbi batzuk (aipatu).

      Beste arraza hibrido batzuk (aipatu).

      1. Erauzketarako eta ontziratzeko lokalaren kokapen nominala eta kartografikoa, soilik erlezaintzako produktuen erauzketa eta ontziratzea erlezainaren instalazioetan egiten badira edo erlezainak berak egiten baditu.

        1. Erlezaintzatik datozen eztia eta beste produktu batzuk erauzteko, zentrifugatzeko, ontziratzeko eta enbalatzeko lokalak dituzten erlezaintza-ustiategiek, ustiategiaren bulegoetan badaude, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera:

          1. Deskribapen-memoria, bertan, erauzteko eta ontziratzeko lokalaren plano bat jasoko da.

          2. Instalaziorako eta jarduerarako beharrezkoa izatekotan, jarduera sailkatuaren lizentzia, otsailaren 25eko 50/2025 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

      1. Erlezaintza-ustiategien titularrek, iskribatutako lurralde historikoko foru-organoko erlezaintza-ustiategien erregistroaren aurrean, bertan jasotako datuen edozein aldaketa jakinarazi beharko dute, eta, zehazki, honako hauei lotutakoak:

        1. Titulartasun-aldaketa.

        2. Erlauntzen mugimendua ustiategien artean.

        3. Ustiategiko erlauntz- eta erlategi-moten eta -kopuruaren aldaketa.

        4. Jarduera etetea.

        5. Jarduera azkentzea.

        6. Erauzketarako lokalaren kokapen-aldaketa, soilik erlezaintzako produktuen erauzketa eta ontziratzea erlezainaren instalazioetan egiten badira.

        7. Transhumantzia-eragiketak, 14. artikuluan zehaztutako baldintzetan.

      2. Aldaketak 15 eguneko gehieneko epean jakinarazi beharko dira, aldaketa eragin duen gertakaria gertatzen denetik zenbatzen hasita, eta betiere erlauntzen transhumantzia-mugimenduak egin aurretik. Hala ere, inskribatutako lurralde historikoko foru-organoko agintari eskudunek egiaztatuko dute bertan jasotako datuak eguneratuta daudela.

      3. Erlezaintzako ustiategien erregistroko inskripzioa aldatzen, eteten edo azkentzen bada, horren berri emango zaio titularrari, hori gertatu eta gehienez ere 15 eguneko epean.

      1. Gatibu dauden lehorreko zenbait animalia-espezieren trazabilitate-, identifikazio- eta erregistro-sistema arautzeko xedapenak ematen dituen urriaren 17ko 787/2023 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoa betez, ustiategien titularrek erlauntza bakoitza ustiategiaren kodearekin identifikatu beharko dute, modu ikusgarrian eta irakurtzeko moduko leku batean, marka ezabaezin baten bidez.

        Ustiategian gehitutako erlauntza jatorrizko ustiategiaren kodearen bidez markatuta badago, kode hori mantendu egingo da eta erlauntza kode berriarekin agertuko da, eta horrela hurrenez hurren, aldaketa berriak badaude.

      2. Identifikazio-marka ugalketa-ganberaren aurrealdean edo atzealdean jarri beharko da, agerian beti; markak ez du estalkia ixtea eragotziko.

      1. Erleak daudela ohartarazi beharko da, ondo ikusteko leku batean eta erlategitik gertu.

      2. Erlategia seinaleztatzeko kartelaren materialak aldaezina izan beharko du eta agente atmosferikoekiko iraunkorra. Kartelaren behealdea lurretik 1,5 eta 2 metroren artean jarri beharko da, erraz ikusteko moduan. Kartelaren testuak hau esango du, euskaraz eta gazteleraz: Atención Abejas / Kontuz erleak edo Abejas trabajando / Erleak lanean; hondoa horia izango da, eta karaktereak beltzak.

      1. Otsailaren 22ko 209/2002 Errege Dekretuaren 8. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko abeltzaintzako ustiategietako arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituen otsailaren 25eko 50/2025 Dekretuan xedatutakoa betez:

        1. Eraikuntza, instalazio, tresna eta ekipoen antolamendu eta izaerak uneoro ahalbidetuko dute garbiketa, desinfekzio eta, beharrezkoa balitz, parasitoak hiltzeko modua eraginkorra izatea.

        2. Erlezaintza-kokaguneek honako gutxieneko distantzia hauek errespetatu beharko dituzte:

          1. Establezimendu kolektibo publikoak eta hiriguneak: 400 metro.

          2. Biztanleguneak eta jendea bizi den landa-izaerarik gabeko etxebizitzak (norberaren etxebizitza alde batera utzita): 400 metro. Autokontsumoko erlategietako ustiategien kasuan distantzia hori 100 metrokoa izango da.

          3. Jendea bizi den landa-etxebizitzak (norberaren etxebizitza alde batera utzita) eta abere-instalazioak: 100 metro.

          4. Errepide nazionalak: 200 metro.

          5. Eskualdeko errepideak: 50 metro.

          6. Auzobideak: 25 metro.

          7. Mendiko pistak: erlauntzak ertzetan jarriko dira, bidea oztopatu gabe.

      2. Artikulu honetako 1. apartatuan, b atalean, 4. paragrafotik 7.era bitartean, errepide eta bideetarako jarritako distantzia % 50ean murriztu daiteke, baldin eta erlauntza aldapan badago eta 2 metroko altuera edo desnibela badute errepide eta bide horien horizontalarekiko.

      3. Artikulu honetako 1. apartatuko b) paragrafoan ezarritako distantziak gehienez ere % 75ean murriztu daitezke, bidera edo establezimendura jotzen duen aldean 2 metroko altuerako hesia badute erlategiek. Hesi horren materiala edozein eratakoa izan daiteke, betiere erleak behartzen baditu euren hegaldia 2 metroko altueratik gora egitera. Salbuespen hori ez zaio aplikatuko erlezaintza-kokalekuen arteko distantzietarako xedatutakoari.

      4. Dekretu hau indarrean sartu ondoren abian jartzen diren erlategiek, baldin eta gutxienez 26 erlauntz bizi badituzte, gutxienez 1.000 metroko distantzia gorde beharko dute, inguruko jabeek erabaki adierazirik hartu ezean. Salbuetsita geratzen dira interes orokorreko programak garatzeko edo aztertzeko diren ustiategiak.

      1. Ustiategiko egoitzetan dauden erauzketa- eta ontziratze-lokalek jarraian zehaztu diren gutxieneko baldintza higieniko-sanitarioak bete beharko dituzte:

        1. Erauzketa- eta ontziratze-lan guztiak elikagaien higienea eta segurtasuna bermatzeko moduan egin beharko dira.

        2. Lokalaren gainazalek (zorua, hormak eta sabaia) garbitzea eta desinfektatzea errazten duten materialetakoak izan behar dute.

        3. Lan-gainazalek eta tresnek material ez-porotsuetakoak izan behar dute, errazago garbitu eta desinfektatu ahal izateko.

        4. Ahal den neurrian, intsektuak edo karraskariak sartzea saihestuko da.

        5. Edateko ura eta harraska egongo dira.

        6. Erle-produktuak, zoosanitarioak edo fitosanitarioak, produktu biozidak edo substantzia arriskutsuak erauzteko aldietan, lan-eremuetatik urrun biltegiratuko dira, lortutako erle-produktuak inola ere kutsa ez daitezen.

        7. Erauzketaz arduratzen diren pertsonek osasun-egoera onean egon beharko dute, eta egiaztatu beharko dute diharduten lanpostu espezifikoaren beharrizanetarako eta ondoriozko arriskuetarako egokitutako prestakuntza dutela.

        8. Erauzketa-lokala eta garraio-ibilgailuak gutxienez erauzketa-aldi bakoitzaren aurretik eta ondoren garbitu eta desinfektatu behar dira. Horixe bera egingo da altzak garraiatzeko ibilgailuekin, baina garbiketa egokia soilik eskatuko da.

        9. Debekatuta dago lokalean etxeko animaliak egotea erauzketa-aldietan.

          1. apartatuko gutxieneko baldintza higieniko-sanitarioak betetzen direla bermatzeko, erlezaintza-ustiategiaren titularrek Higieneko Jardunbide Egokien Gidak aplikatu ahalko dituzte.

      1. Erle-produktuen etiketatzea aplikatzekoa den etiketatzerako araudi orokorraren arabera egingo da.

      2. Ustiategian erauzi eta ontziratutako erle-produktuek Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorreko (REGA) zenbakia izan beharko dute, honako derrigorrezko aipu honen bidez, etiketaren hizkuntzaren arabera:

        Producido, extraído y envasado en la explotación ES**********.

      «ES********** ustiategian ekoitzi, erauzi eta ontziratutako produktua».

      1. Gainera, honako derrigorrezko aipamen hau gehituko da gaztelaniaz:

        La miel no es recomendable para niños/as menores de 1 año.

        Aukeran, aipamena euskarazko itzulpenarekin osatu ahalko da:

        Eztia ez da urtebete baino gutxiagoko haurrentzat gomendagarria.

  1. Erlezaintza-ustiategien osasun-kontrolari otsailaren 22ko 209/2002 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa aplikatu behar zaie.

  2. Edozein alterazio patologiko gertatuz gero eta horren ondorioz ustiategia arriskuan egonez gero, titularrak horren berri eman beharko dio, berehala, erle-ustiategia inskribatuta duen lurralde historikoko abeltzaintza-arloko zerbitzu tekniko eskudunari.

  1. Otsailaren 22ko 209/2002 Errege Dekretuaren 11. artikuluan xedatutakoaren arabera, erlezaintzan diharduten pertsonek transhumantzia egin ahal izango dute, 2. apartatutik 4. apartatura xedatutako baldintzetan, baldin eta ustiategia transhumante gisa inskribatuta badago eta dekretu honetan aurreikusitako osasun- eta dokumentazio-baldintzak betetzen badituzte.

  2. Erlezaintzan diharduten eta lurralde historikoaren esparrutik kanpo transhumantzia egiten duten pertsonek, erlezaintza-ustiategia dagoen foru-aldundiko abeltzaintza zerbitzuari honako hauek jakinarazi beharko dizkiote, betiere erlauntzen lehenengo mugimendua baino zazpi egun lehenago, gutxienez: hurrengo hiru hilabeteetarako aurreikusita dagoen lekualdatze-programa, eta hori zein lurralde historikotan, zein koordenatu kartografikotan (bai jatorrizkoak, bai helburuzkoak) eta zein egunetan egingo den.

  3. Lekualdatzeari buruzko komunikatutako informazioa egiaztatu ostean, dagokion foru-aldundiko abeltzaintza-arloko zerbitzu tekniko eskudunak erlezaintzan aritzen den pertsonarentzako egiaztagiri bat egin beharko du. Egiaztagiri hori ustiategiko erregistro-liburuari erantsi beharko zaio, eta erlauntzekin batera eramango da joan-etorrietan. Gutxienez, datu honako hauek jasoko ditu:

    1. Lekualdatzea noiz hasiko eta amaituko den.

    2. Lekuz aldatutako erlauntz-kopurua.

    3. Erlauntzak nondik eta nora aldatuko diren, koordenatu kartografikoak adieraziz.

    4. Adostasuna, albaitari ofizial lanbidean dagoen pertsonaren sinadurarekin eta albaitaritza-unitatearen zigiluarekin.

  4. Aurreikusitako lekualdatze-programan zerbait aldatuz gero eta aldaketa horrek helmugako autonomia-erkidegoan edo lurralde historikoan aldaketaren bat eragiten badu, erlezainak erle-ustiategiko jatorrizko foru-aldundiko abeltzaintzako teknikari eskudunari jakinarazi beharko dio, berehala, edo gehienez ere 48 orduko epean, hori gertatu ostean. Lekualdatze-programa hiru hilabete baino gehiagoz luzatzen bada, berriro egin beharko da eskabidea.

  5. Jatorrizko erlezaintza-ustiategia inskribatuta dagoen foru-aldundiko abeltzaintza-arloko zerbitzu tekniko eskudunak ahal bezain laster jakinaraziko dizkio helmugako agintari eskudunei haiei eragiten dieten lekualdatze-programak, eta programan gertatutako gorabeherak edo aldaketak.

    1. apartatutik 5.era bitarteko apartatuetan xedatutakoa gorabehera, erlezaintzan diharduen eta erlezaintza-ustiategi egonkor baten titularra den pertsona batek erlauntzak edo erlategiak inskribatuta dauden lurralde historikotik kanpo edo beste autonomia-erkidego batera lekualdatu behar baditu, erlauntzen edo erlategien lekualdaketa babesten duen osasun-ziurtagiria eskatu beharko dio, aldez aurretik, helmugako agintari eskudunari, Animalien Osasunari buruzko apirilaren 24ko 8/2003 Legearen 50. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  1. Erlauntzak apirilaren 24ko 8/2003 Legearen 47. artikuluan ezarritakoaren arabera garraiatuko dira. Gainera, garraiatzean, erlauntzek ataka itxita eraman beharko dute, eta ataka irekita badoaz, sare batekin estalita edo erleak irtetea eragozten duen beste edozein sistemarekin.

  1. Otsailaren 22ko 209/2002 Errege Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, erlezaintza-ustiategi baten titular den pertsona orok erle-ustiategiaren erregistro-liburu bat izan beharko du, eta bertan, gutxienez, dekretu honen eranskinean adierazitako datuak jasoko dira.

  2. Erlezaintza-ustiategiaren erregistro-liburua ustiategia inskribatuta dagoen lurralde historikoko erle-ustiategien erregistroaren ardura duen organo eskudunak emango du. Hala ere, erlezaintza-ustiategi bateko pertsona titularrak beste eredu batzuk erabili ahalko ditu, baldin eta horiek eranskinean jasotako gutxieneko informazioa badute.

  3. Erlezaintza-ustiategi transhumanteetan, erlezaintza-ustiategiaren erregistro-liburua erlauntzen lekualdaketa bakoitzari buruzko informazioa jasotzen duten orriekin osatuko da. Informazio horrek ez du zerikusirik 14.2 artikuluan ezarritako hiru hilean behingo lekualdatze-programarekin.

  4. Erlezaintza-ustiategiaren erregistro-liburuak ustiategia inskribatuta dagoen lurralde historikoko foru-organoko erlezaintza-ustiategien erregistroko organo eskudunaren eskura egon beharko du, baita erlauntzak transhumantzia-arrazoiengatik edo beste arrazoi batzuengatik zirkulatzen duten edo finkatzen diren lurralde historikoetako edo beste autonomia-erkidego batzuetako erlezaintza-ustiategien erregistroaren ardura duten agintari eskudunen eskura ere, eta, bereziki, osasun-alertako egoera baten aurrean, erlauntzen mugimenduari dagokionez batez ere neurriak sartu behar direnean.

    Era berean, erlezaintza-ustiategiaren erregistro-liburua urtero baliozkotu beharko du ustiategia inskribatuta dagoen lurralde historikoko erlezaintza-ustiategien erregistroaren ardura duen organo eskudunak, kontrol-ondorioetarako eta, besteak beste, artikulu honen 7. apartatuan ezarritako urteko zentsu-aitorpena egiteko.

  5. Erlezaintza-ustiategien titularrek erregistro-liburu horretan jasotako datuak eguneratu beharko dituzte une oro.

  6. Artikulu honetan araututako erregistro-liburua ezinbesteko baldintza da erlauntzak transhumantzia-arrazoiengatik edo beste arrazoi batzuengatik lekualdatzeko.

  7. Martxoaren 26ko 479/2004 Errege Dekretuaren 4.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, erlezaintza-ustiategien titularrek, urte bakoitzeko martxoaren 1a baino lehen, beren erlauntzen errolda jakinarazi beharko diote ustiategia inskribatuta dagoen lurralde historikoko foru-organoko erlezaintza-ustiategien erregistroaren ardura duen organo eskudunari, eta neguterako prestatutako erlauntzen kopurua adierazi beharko dute; hau da, aurreko urteko abenduaren 31n izandako erlauntz-kopurua.

  1. Otsailaren 22ko 209/2002 Errege Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoa betez, erlezaintza-ustiategiaren titularrak erleen beharrizan fisiologikoak eta portaera-beharrak asetzen direla zaindu beharko du, haien osasun- eta ongizate-egoera ona errazteko.

    Erlezaintzan diharduen pertsonak betebehar horiek betetzen ez dituela ulertuko da erlategia abandonatutzat jo badaiteke, dekretu honen 2.1.e) artikuluan.

  2. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetako organo eskudunek gune babestuak ezar ditzakete, erleen arraza-ekotipoak babestu, kontserbatu eta biderkatzeko. Halaber, erlauntzak sartzeko debekuak eta mugak ezar ditzakete, plan horiek garatu ahal izateko.

Foru-aldundietako abeltzaintza-zerbitzuek ikuskaritza zooteknikoak eta osasun arlokoak egingo dituzte, erlezaintza-ustiategiak antolatu eta arautzeko araudian eskatzen diren baldintzak eta betekizunak errespetatzen diren egiaztatzeko.

  1. Dekretu honetan agindutakoa betetzen ez bada, zehatu egingo da honako hauetan agindutakoari jarraikiz: Animalia Osasunari buruzko 8/2003 Legea, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikari buruzko abenduaren 23ko 17/2008 Legea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Euskadiko Osasun Publikoari buruzko azaroaren 30eko 13/2023 Legea, eta Kontsumitzailearen defentsaren eta nekazaritzako elikadura-produkzioaren arloetako arau-hausteak eta zehapenak arautzen dituen ekainaren 22ko 1945/1983 Errege Dekretua.

  2. Zehapen-prozedura bat etorriko da Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzko martxoaren 16ko 1/2023 Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

Gaur egun Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoetako foru-organo bakoitzeko erlezaintza-ustiategien erregistroetan dauden erlezaintza-ustiategien inskripzioek balio osoa izaten jarraituko dute. Nolanahi ere, agintari eskudunek ofizioz egin beharko dituzte zuzenketak dekretu honetan xedatutakora egokitzeko eta, hala badagokio, bertan jaso behar ez direnak bertan behera uzteko, dekretua indarrean sartzen denetik aurrera.

Indargabetuta geratzen da Erlezaintza antolatzeari buruzko otsailaren 10eko 33/2004 Dekretua eta horren aurkako erlezaintzaren arloko beste edozein xedapen.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Eranskina egokitzeko araudi-gaikuntza.

Baimena ematen zaio abeltzaintza-arloan eskumena duen saileko titularrari dekretu hau agindu bidez aldatzeko.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. 50/2025 Dekretua, otsailaren 25ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko abeltzaintzako ustiategietako arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituena, aldatzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko abeltzaintzako ustiategietako arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituen otsailaren 25eko 50/2025 Dekretuaren V. eranskina «Biztanleguneekiko Distantziak» izenekoa aldatu egiten da, parentesi artean 2 zenbakiarekin (2) adierazitakoa kenduz, honela dioena:

(2) Distantzia hori murriztu egin ahal izango da sektorea antolatzeko araudian oinarrituta. Ez zaie aplikatuko 26 erlauntz baino gutxiago dituzten erlategiei.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA. Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko uztailaren 1ean.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.

Ustiategiari buruzko informazio orokorra:

  1. Ustiategiaren titularra identifikatzeko datuak (izen-abizenak, sexua eta IFZa edo IFKa, helbidea, telefonoa, udalerria, probintzia).

  2. Ustiategiaren identifikazio-kodea.

  3. Ustiategi mota (egonkorra edo transhumantea).

  4. Ekoizpen-gaitasuna (profesionala, ez-profesionala, tamaina txikia edo autokontsumoa).

  5. Ustiategiaren sailkapen zooteknikoa.

  6. Ustiategiko azpiespezieen identifikazioa:

    Apis mellifera iberiensis, erle beltz iberiarra.

    Apis mellifera mellifera, erle beltz europarra.

    Apis mellifera lingustica, erle italiarra.

    Apis mellifera carnica, erle karnikoa.

    Apis mellifera caucasica, erle kaukasiarra.

    «Buckfast» erlea.

    Beste arraza garbi batzuk (aipatu).

    Beste arraza hibrido batzuk (aipatu).

  7. Jasangarritasunaren sailkapena (arrunta, ekologikoa, integratua).

  8. Ustiategiko instalazioen kokapen izendatua eta koordenatu geografikoak.

  9. Talde edo elkarteetan parte hartzea.

    Ustiategia kudeatzeko eragiketei buruzko informazioa:

  1. Erlauntzen kopurua, guztira.

  2. Kokaguneen kokapen izendatua eta koordenatu geografikoak.

  3. Erlauntzen mugimenduak. Ustiategien, kokalekuen eta transhumantzia-eragiketen arteko erlauntzen mugimenduak jasoko dira. Data, erlauntzen kopurua eta jatorrizko eta helmugako ustiategi edo kokalekuak adieraziko dira.

  4. Erleentzako elikagaien erosketa-erregistroa.

  5. Ustiategi ibiltarien kasuan: erlauntzen lekualdaketak, lekualdatutako erlauntzen kopurua, lekualdaketaren jatorria eta helmuga eta lekualdaketen data.

    Ustiategiaren osasun-kudeaketari buruzko informazioa:

  1. Edozein gaixotasun infekzioso edo parasitarioren gorabeherak, intzidentzia-data eta kokalekuko erlauntzen kopurua adierazita.

  2. Ekoizpen-parametro normalak aldatzea, gaixotasun batek eragin dituela edo animalien ongizate-baldintzetan izandako kalteen ondorioz gertatu dira susmatzeko, intzidentzia-data eta kokalekuko erlauntzen kopurua adierazita.

  3. Hondakin zoosanitarioen kudeaketa (baimendutako kudeatzaileari entregatu izanaren egiaztagiria).

  4. Tratamendu zoosanitarioak, tratamenduaren hasiera- eta amaiera-data, tratamendu mota, dosia, tratatutako erlauntzen kopurua eta emandako produktuaren izen komertziala adierazita.

  5. Baimendutako albaitari ofizialaren eguneratze- eta ardura-eremuak, gutxienez urtean behin.

    Ustiategi txikietan e) letra ez da aplikagarria, ez eta autokontsumorako ustiategietan ere.

    Erlezainaren instalazioetan bertan erlezaintza-produktuak erauzteko eta ontziratzeko eragiketei buruzko informazioa:

  1. Erauzteko eta ontziratzeko lokalaren kokapen izendatua eta koordenatu geografikoak.

  2. Erauzketa-eragiketak. Data, produktua, kopurua eta lotea idatziz jasoko dira.

  3. Ekipoak eta instalazioak garbitzea, desinfektatzea, intsektuak hiltzea eta arratoiak hiltzea. Data, lekua, jarduketa mota eta erabilitako produktua jasoko dira.

  4. Produktuen salmenta-erregistroak. Salmenta-data, produktua, kopurua eta lotea adieraziko dira. Salmentaren erregistro hori ez da beharrezkoa izango kontzeptu horiek diru-sarreren aitorpenerako idatzoharretan adierazten badira.

  1. , c) eta d) letrak ez dira aplikagarriak autokontsumorako ustiategietan.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.