Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

473/1994 DEKRETUA, abenduaren 13koa, esnekien eta Behi-esnearen arloko erreferentzi kopuruen eskualdaketak ezartzeko arau berariazkoak ematen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 239
  • Hurrenkera-zk.: 4632
  • Xedapen-zk.: 473
  • Xedapen-data: 1994/12/13
  • Argitaratze-data: 1994/12/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Esnekien eta Behi-esnearen arloko erreferentzi kopuruen eskualdaketen araubide orokorra egokitu behar da, batetik, Euskal Autonomi Elkarteko esnearloko ezaugarrietara eta, bestetik, bertako nekazaritzako nahiz nekazaritzaustiapenetako laguntzaarauetara. EEEk, bestalde, esnearen eta esnekien arloan tasa gehigarria ezartzeko, 3950/1992 Araudia eman zuen abenduaren 28an. Honenbestez, aipatutako araudiaren 7. eta 8. ataletan jasotakoari egokitu beharko zaio araubide orokorra. Ondorioz, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko abenduaren 13an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Esnearen erreferentzi kopuruen eskualdaketek, hain zuzen ere ustiapenei lotutakoek, forualdundi egokiaren baimena beharko dute aldez aurretik. Horretarako, interesdunek honako ingurumari hauek egiaztatu beharko dituzte: a) Kasuan kasuko ustiapenak jasotako laguntzak direla eta, konpromisorik ez izatea Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioarekin ez eta ustiategia dagoen lurraldeko forualdundiarekin ere; edota, konpromisorik izatekotan, indarrik gabe egotea. b) Ustiategia eta bere osagaiak eskualdatu direla egiaztatzea; edo ustiapenaren errentaegoera nahiz antzeko legeondorioak dituzten egoerak iraungita daudela egiaztatzea; eta legeondorioetatik datozen eta horiei lotuta dauden erregistroko, merkataritzako eta zergako betebeharrak egiaztatzea. 2. atala.- 1.- Ustiapenekin lotuta ez dauden esnearen erreferentzi kopuruen eskualdaketek, aldez aurretik, Foru-Aldundi egokiaren baimena beharko dute. Horretarako, a) puntuan ezarritakoaz gainera, honako atal honetan ezartzen diren baldintzak bete beharko dituzte. 2.- Mendiko nekazaritzaeskualdeetan edo nekazaritzaeskualdeapaletan dauden ustiategien erreferentzi kopuruak direnean, eskualdaketa egin ahal izango da baldin eta soilik lagatzailea bada behi-esnea ekoizten duen edo ekoiztuko duen ustiategiko jabea eta ustiategia mendiko nekazaritzaeskualde edo nekazaritzaeskualde apal berean kokaturik badago. 3.- Ustiapenekin lotuta ez dauden erreferentzi kopuruen eskualdaketak honako kasu hauetan bakarrik baimendu ahal izango dira: a) Esneekoizpeneko egitura hobetzeko programa ofizialen batean, hau da, sail honek ezarritako programaren batean, sartuta badaude. b) Behar bezala egiaztaturiko arrazoiek ustiapena gelditzea eragin badute edo esneekoizpena oztopatzen badute. Hona hemen arrazoiak: - ustiategiko jabearen edo laguntzaileen osasunarazoak; - ustiategiko arazo zoosanitarioak; - klimak, hondamendiek eta istripuek eragindako egoerak; - ustiategiaren bideragarritasuna ukitzen duten legezioak; - jabearen zahartasuna, ustiategi txikiak izanik jarraitzeko aukerarik ez dagoenean. 3. atala.- Baimena eskatzeko orriak eta aipatutako arrazoien nahiz baldintzen egiaztagiriak, ustiategi lagatzaileari kokalekuaren arabera dagokion Foru Aldundian aurkeztu beharko dira. 4. atala.- 1.- Eskabidea dagokion forualdundian aurkezten den egunetik bi hilabete igaroz gero berariazko erabakirik hartu gabe, eskabide hori gaitzeritzi egin dela ulertuko da. 2.- Honako dekretu honetan aurrikusten ez den guztian, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Ahalmena ematen zaio Nekazaritza eta Arrantza sailburuari dekretu honek xedatutakoa garatu eta ezartzeko. Bigarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1994ko abenduak 13. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Nekazaritza eta Arrantza sailburua, JOSÉ MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.