Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

360/1992 DEKRETUA, abenduaren 30ekoa, behiesne eta esnekien arloan gehigarrizko ariela ezartzearren berariazko arauak ematen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak; Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 8
  • Hurrenkera-zk.: 91
  • Xedapen-zk.: 360
  • Xedapen-data: 1992/12/30
  • Argitaratze-data: 1993/01/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

EEE 804/68, 857/84 eta 1546/88 Araudiei jarraikiz, Behi-esnearen arloa antolatzeko neurriei buruzko otsailaren 11ko 26/1992 Dekretuak gehigarrizko ariela ezartzeko arau orokorrak ematen ditu. Ariela; ezarritako erreferentzia gainditzen duten esne edo esnearen baliokideko kopuruetan izango da ezargarri, abeltzainek erosle bati saldu edo kontsumitzaileei artez-artez egiten dizkieten salmentetan, hain zuzen. Aipatu Dekretu horretan emandako neurriak berariazko arauen beharrean daude gehigarrizko ariela ezartzeko eta, bestetik, araubide egokia sortu behar da Autonomi Elkartean, esne-arloaren antolapen-neurriak eta zerga kontuetako aginpideak uztartu ahal izateko eta arlo horri buruzko Europako legeria barneratzeko, Estatuko Administrazioarekin lankidetzaz eta komunztaduraz ihardunez, bakoitza bere aginpideez baliatuz. Ondorioz, Ogasun eta Finantza Sailaren eta Nekazari-tza eta Arrantza Sailaren proposamenez, Jaurlaritza-Kontseiluak 1992ko abenduaren 30ean egin duen hileran aztertu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala: Esnea eta esnekiak ekoizten dituzten abeltzainei erreferentzia-kopuruak esleitzeko ondorioetarako, hurrengo zertzelada hauek hartuko dira kontutan: erosleei eta artez-artez kontsumitzaileei saldutako esne eta esnekiak, gehigarrizko arielaren zortzigarren aldian, hots, 1991ko martxoaren 31 eta 1992ko apirilaren 1a bitartean, eta gainera, transferentziak, iharduera bertan behera urteak, zuzeneko salmenten eta erosleei bidalitako emanaldien arteko eskualdaketak edo Europako araubidean bilduriko beste zenbait arrazoi, egoki den murrizpen-koefizientearen bidez doituak, bermaturiko guztirako kopurutik gora joan ez dadin. 2. atala: 1: Nekazaritza eta Baserrialde-Garapene-ko Zuzendaritzari dagokio erreferentzia·kopuruen esleipen eta berresleipen-arloko kudeaketa, baita Estatuko Administrazioarekin lankidetza eta komunztadura eramatea ere. Aipaturiko Zuzendaritzak kudeatuko du, era berean, autonomiako gordailua. 2.- erreferentzia-kopuruak eskualdatzen dituzten ekoizleek ezin izango dute berenganatu fondo publikoen kontura askaturiko erreferentzia-kopuruetan jatorria duten dohaineko esleipenik, ezta bermaturiko guztirako kopuruaren zabalkuntzarik ere. 3. atala.- Nekazaritza eta Arrantza Saileko Nekazari-tza eta Baserrialde-Garapene-ko Zuzendaritzari dagokio Behi-esnearen gaineko gehigarrizko arielaren kudeaketa, zaintza eta bilketa, borondatezko aldian, EEE 857/84 era 1546/88 Araudietan eta haiekin loturiko xedapenetan ezarritakoarekin bat etorriz. Gehigarrizko arielaren derrigorrezko diru-bilketa Ogasun eta Finantza Sailari dagokio. 4. atala- Euskal Autonomi Elkarteko Behi-esnearen ekoizleei ezarri beharreko gehigarrizko arielaren inguruan, batzorde bat eratuko da komunztadura eta jarrai-kuntza egiteko, kideak honako hauek izanik: - Nekazaritza eta Arrantza Saileko bi ordezkari, haietako bat batzordeburu izendatuko du Sailburuak. - Ogasun eta Finantza Saileko ordezkari bat - Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Herrialdeetako Foru Aldundietarako Nekazaritza Sailetako ordezkari bana. - Idazkari bat, hizpidea izanik, baina hautespiderik gabe, Nekazaritza eta Arrantza Saileko teknikarien artean hautatua. 5. atala.- 1.- Nekazaritza eta Baserrialde-Garapene-ko Zuzendaritzak kitatuko dizkie erosleei, ekoizleen elkargoei eta zuzeneko salmentako ekoizleei gehigarrizko ariela hamabi hilaren aldi bakoitzeko azkenean, ekoizle bakoitzak urteko duen erreferentziatik gora atera dituen behitsne eta esnekien arabera, Europako araubideak ezarritako konpentsazioak kontutan hartuz. Aipaturiko erosle, elkargo eta ekoizleak sujeto pasibo gisa geratuko dira behartuta ordaintzera dagozkien dirukopuruak. 2 - Erosleek ekoizleengandik jasoko dituzte gehigarrizko arielak eta haien kitapena 1 puntuaren arabera egingo da. 6. atala.- 1: Erosleen, ekoizle-elkargoen eta zuzeneko salmentako ekoizleen aitorpenak jasotzeko erantzukizuna Nekazaritza eta Baserrialde-Garapene-ko Zuzendaritzak izango du, EEE 1546/88 Araudiaren 15 atalaren 1 eta 3 puntuetan eta 16 atalaren 1 puntuan ezarritakoa aintzat hartuz. 2 - Nekazaritza eta Baserrialde-Garapene-ko Zuzendaritzak eta Zerga Administrazioko Zuzendaritzak gehigarrizko arielari dagokion aitorpenen zehaztasuna fro-gatzeko beharrezko izan daitezen ikuskapen eta kontrolak eramango dituzte aurrera, EEEko 1546/88 Arau-tegiaren 14. eta 19. ataletan ezartzen denaren arabera. 7. atala: 1.- Gehigarrizko arielaren hamabi hila-beteko epealdi bakoitzaren amaieratik hasi eta hurrengo berrogeita bost eguneko epean, erosleek eta ekoizle-el-kargoek hamabi hilabete horietan emandako esne eta esnearen baliokideak egiaztatuko dituen aitorpena aurkeztuko diote Nekazaritza eta Baserrialde-Garapenera-ko Zuzendaritzari, eta epealdi horretarako ezarritako urteko erreferentzia kopurua gaindi ditzaten kopuruak ere egiaztatuko dituzte, koipearen bataz besteko kopurua ere adieraziko dutela. 2.- Gehigarrizko arielaren hamabi hilabeteko epeal-di bakoitzaren amaieratik hasi eta hurrengo bi hila-beteko epean, kontsumorako esnea eta esnekia zuzenean sal dezaten ekoizleek, epealdi horretan saldu dituzten esne eta esneki kopuruak egiaztatzen dituen aitorpena aurkeztuko diote Nekazaritza eta Baserrialde-Garapene-ko Zuzendaritzari. 8. atala- 1.- Gehigarrizko arielaren epealdi bakoitzaren amaieratik hasi eta hurrengo berrogeita bost eguneko epean, erosleek eta ekoizle-el-kargoek, lehenengo seihilabetekoan emandako esne eta esnearen baliokideak egiaztatuko dituen aitorpena aurkeztuko diote Nekazaritza eta Baserrialde-Garapene-ko Zuzendaritzari, dagokion epealdirako urteko erreferentzia kopuruan duten portzentaia ere egiaztatuko dutela. 2.- Nekazaritza eta Arrantza Sailak gehigarrizko arielaren aurrerakina jasotzea ezar dezake aldi bakoitzeko lehen sei hilabeteen ondoren eta erosleek, ekoiz-leen elkarteek eta salmenta zuzeneko ekoizleek egin beharreko seihilabeteko aitorpenetan oinarrituta. 9. atala.- 1.- Nekazaritza eta Baserrialde-Garapene-ko Zuzendaritzak, jasotako aitorpenetan oinarrituta eta EEE 957/84 Araudiaren 1. ataleko 1. puntuan zehaztutakoarekin bat etorrita, norbanako erreferentzia-kopu-rua gainditzen duten esne eta esnearen baliokideen kopuruaren gaineko gehigarrizko arielarengatik ordaindu beharrekoak kitatuko dizkio ekoizle bakoitzari, bataz besteko koipe edukiaren aldaketak direla eta, Behin-behineko egokitzapenak egin ondoren, EEEko 1546/88 Araudiaren 12. atalean konpentsazioei edo Elkarteko araudian aurrikusitako bestelako zioei buruz ezarritakoaren arabera. 2.- Nekazaritza eta Baserrialde-Garapene-ko Zuzendaritzak tasa osagarria ordaindu beharra duten kitapenen berri emango die erosleei, ekoizleen elkarteei eta salmenta zuzeneko ekoizleei. 10.- atala.- Erosleek, ekoizleen elkarteek eta salmenta zuzeneko ekoizleek hamabi hilabeteko aldi bakoitzaren azken hiru hilabeteetan Nekazaritza eta Baserrial-deko Garapenerako Zuzendaritzak eginiko kitapenen ondoriozko kopuruak zerga-bilketarako kontu murriztuetan sartuko dituzte, horiek zerga-bilketarako arau-dian ezarritakoari jarraiki baimena duten finantza-era-kundeetan irekiko direla, eta horretarako ezarriko diren kobrantza eta ordainketa-dokumentuak erabiliko dituzte. Jasotako diru-kopurua, egin beharreko konpentsazio guztiak egin eta gero, Estatuko Administrazio Zentralera eskualdatuko da, laguntza eta koordinaziorako erabakiko den bidetik. 11. atala.- Ekoizleek esne eta esnekiak erosle bati baino gehiagori saltzen badizkiote, Nekazaritza eta Baserrialde-Garapene-ko Zuzendaritzari jakinarazi beharko diote, eta erosleak zein diren adierazi. Era berean, gehigarrizko arielaren aldi bakoitzean izandako erosle-aldaketak jakinarazi beharko dizkiote, ekoizleen jakinazpenez gain. Erosleak, hiru hilean behin, ekoizle saltzaile berririk ba ote duen edo lehenagokoren batek berari saltzeari utzi ote dion jakinarazi beharko du. 12. atala.- Aitorpenetan jarritako datuak gezurrez-koaK baldin badira, edo erosle nahiz ekoizleek gehigarrizko arielaren araudia betetzen ez badute, zerga-arau-bidearen araberako zigorra izango dute AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Ogasun eta Finantza Sailburuak eta Nekazari-tza eta Arrantza Sailburuak dekretu honetan jasotakoa bete eta betearazteko ahalmena dute, beraien aginpideen arabera. Bigarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintari-tzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1992ko abenduak 30. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ogasun eta Finantza Sailburua, JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA. Nekazaritza eta Arrantza Sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.