Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

Irailaren 25eko 318/1984 DEKRETOA, Bilbo, Donostia eta Gasteizen haur itsu eta ikusmen urrikoak eskolara jartzeko hiru Baliabide-Tegi sortuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 161
  • Hurrenkera-zk.: 1923
  • Xedapen-zk.: 318
  • Xedapen-data: 1984/09/25
  • Argitaratze-data: 1984/10/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak

Testu legala

1981/82 ikasturtean, Euskal Herriko Ekonomia Elkartea osatzen duten hiru Kondaira-Lurraldeetan, hiruretan batera, esperientzi bat hasi zen; esperientzi horretan ikusmenean arazo larriak dituzten aurrak agizko Ikastegietan eskolatuak izan dira laguntza sistema bikoitz baten bidez: irakaslego ibiltaria eta Baliabide-Tegiak, eta hor eskolarako gauzak gertatzearekin batera, haurren ikasketak sendotzen direla. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailak, haur itsuen gurasoen Elkarteen eta beste erakundeen (Osasunketa eta GizartesegurantzaSaila, Diputazioak, O.N.C.E.) lankidetasunez egindako esperientzi honek gogozko ondorio batzuk ekarri ditu eta horrek eskolara jartzeko bidearen entseguzko izatemodua uztea aholkatzen du langilego egokiz eta agizko ikastegietan eskolatuak diren ikusmen urritasun haundiko haurrentzat lagungarri izango den tresneriaz hornituak izango diren Berarizko Hezkuntzako Ikastegiak sortuz. Hori horreIa, bere Autonomia Estatutoaren indarrez Autonomia Elkarteari dagozkion agintepideak erabiliz, gaiari dagozkion agintepideak erabiliz, gaiari dagozkion egiteko eta zerbitzuak eskuratzea egin ondoren, Abenduaren 30eko 3.195/1980 Errege Dekretoarekin bat etorriz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuaren saloz eta Eusko Jaurlaritzak bere 1984.eko Irailaren 25eko bilkuran aztertu eta onartu ondoren zera ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.- Dekreto honen Eraskinean ageri diren haur itsu eta ikusmen urrikoak eskolara jartzeko Baliabide-Tegiak sortzen dira. 2. Atala.- Sortutako Baliabide-Tegi berriak Wecher-en neurri mailez ikusmenaren 10/1a gainditu ez eta agizko Ikastegietan eskolatuak ez dauden eskolaurreko eta O.H.O.-ko haurrek eskatzen dituzten laguntzak emateko izango dira. Horretarako, Beharrezko irakas-tresneria izango dute eta bertara izendatutako irakaslegoa, O.H.O.-ko Irakasle-Saileko herrilanari izango dira edo kidekatuak, ibiltariak, itsu edo ikusmen urriko diren haurrak eskolatuak dauden agizko Ikastegiei teknika laguntza emango diete eta Dekreto honen bidez sortzen diren Baliabide-Tegietan eskolako laguntzaren beharra duten ikasleen ardura izango dute. Lantokiak betetzeko, Baliabide-Tegi horietan sortutako lanpostuak Berarrizko Hezkuntzako lanpostutzat joko dira. 3. Atala.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailari esku ematen zaio sortzen diren Baliabide-Tegietako ihardunaren hastapena Agindu bidez jartzeko eta Dekreto hau betetzeko beharrezko neurriak hartzeko. Gasteiz, 1984.eko Irailak 25. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRlZA. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburua, JUAN URRUTIA ELEJALDE. AIPATZEN DEN ERASKINA BIZKAIKO LURRALDEA Udala: Bilbo. Herria: Bilbo. Itsu eta ikusmen urriko haurrak eskolara jartzeko "Cocherito de Bilbao" izeneko Baliabide-Tegia; Cocherito de Bilbao, z/g.-an egoitza duela. Baliabide-Tegiaren arduratze-ahalmena: 54 ikasle. GIPUZKOAKO LURRALDEA Udala: Donostia. Herria: Donostia. Itsu eta ikusmen urriko haurrak eskolara jartzeko "Zuhaizti" izeneko Baliabide-Tegia; Aldakoene Ibilbidean egoitza duela. Baliabide-Tegiaren arduratze-ahalmena: 36 ikasle. ARABAKO LURRALDEA Udala: Gasteiz. Herria: Gasteiz. Itsu eta ikusmen urriko haurrak eskolara jartzeko "La Florida" izeneko Baliabide-Tegia: La Florida-ko 12an egoitza duela. Baliabide-Tegiaren arduratze-ahalmena: 24 ikasle.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.